Marteren eboluzio klimatiko nahiz hidrologikoari buruzko datu interesgarriak eman ditu aditzera NASAk
Otsailean planeta honetara ailegatutako Perseverance ibilgailua bertako zenbait zalantza argitzen ibili da azken hilabeteotan
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 16 de octubre 2021, 19:46
Marteren eboluzio klimatiko nahiz hidrologikoari buruzko datu interesgarriak eman ditu aditzera NASAk. Pasa den otsailean iritsi zen planeta honetara Perseverance ibilgailua. Harrezkero, planeta gorriaren inguruko zenbait zalantza aztertzen ibili izan da hauxe. Hala, zortzi hilabete eskasetan hainbat gauza argitzeko kapaza izan da.
Publicidad
NASAk igorritako datuen arabera, aspaldi Marteko Jezero izeneko kraterra aintzira bat izan omen zen, honen emaria ibai batek elikatzen baitzuen. Era berean, aldaketa klimatiko bortitzek zenbait uholde ere eragin izan zituzten bertan.
Gainera, Perseverance ibilgailuaz baliatuta, NASAko zientzialariek aintzira elikatzen zuen ibaiaren deltan eta aintziran, ibaiaren norabidean behera jaitsitako arroka ikaragarriak aurkitu dituzte. Hauexek dira bertan uholdeak jazo zirela jakiteko froga esanguratsuenak, bertatik ondorioztatu baitute hauxe. Arroka horietako batzuek metro bateko diametroa eta baita hainbat tonako pisua aurkezten zuten.
Kraterraren zonaldea ikertuta, ikertzaileek jakin ahal izan dute kraterretik kanpokoak zirela arroka hauexek. Horrez gain, argitu dute horiek ez zituela haizeak ekarri, ur fluxu bortzitzek baizik. Aintzira delako hauxe lehortzen joan zen, klima-aldaketa ezberdinak gertatzen joan ziren heinean. Hala, milioika urteetan barrena hauxe siku mantendu da. Harrezkero, haize zakarrak ingurua higatu egin du, gaur egun ezagutzen dugun kraterra sortu bitarte.
NASAko ikertzaileak baikor agertu dira Perserverance ibilgailuari esker lortu ahal izan dituzten datuekin. Izan ere, egun Marte hotza eta lehorra izanda ere, duela 3.700 milioi urte inguru planeta epela eta hezea zela egiaztatu ahal izan baitute, baita kraterraren barruan ura ondo baino hobeto mantentzen zela frogatu ere.
Publicidad
Halaber, kraterraren barruan buztinez eta lutita-partikula txikiez ekoitzitako partikulak topatu dituzte ikertzaileek, aspaldi bizitzaren arrastoak gorde lezaketenak. Hori dela medio, Perserverancek hemendik aurrera geruzok aztertzeari ekingo dio.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión