Atxuriko eskola.

Manifestazioa egingo dute Atxuri eta Alde Zaharreko eskoletan, Udalak premiazko hobekuntzak egin ditzan

Eskola horiek finkatuta dauden auzoek (Alde Zaharra, Atxuri eta Bilbo Zaharra) bat egiten dute azaroaren 19an 'Gure eskola publikoaz harro!' lemapean gauzatuko den protestan

Zurekin

Viernes, 13 de noviembre 2020

Ibaiondo barrutiko auzoek nabarmendu dutenaren arabera, «harro» daude euren eskola publikoaz, eta ozenki adierazi nahi dute. Horretarako, Atxuriko eta Alde Zaharreko eskolak azaroaren 19an kalera irtengo dira 'Gure eskola publikoaz harro!' lemapean. Ekimen horren bidez, Bilboko Udalari gogorarazi nahi diote ez direla geldituko euren ikastetxe publikoen azpiegituretan gero eta premia handiagoa duten hobekuntzak lortu arte.

Publicidad

Auzoek eta euren eskolek arreta erakarri nahi dute auzoko hezkuntza publikoa osoki berraztertzeko dagoen beharrizanera, haur hezkuntzatik batxilergora arte. Egungo gabeziak eta beharrak gero eta larriagoak dira auzoko familiek eskola publikoaren alde egiten duten apustuaren aurrean.

Manifestazioaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, «eskola biek, Atxurik eta Mujikak, espazio, ekipamendu eta zerbitzu-arazo larriak dauzkate, baita egiturazko segurtasunarenak ere». Eskola biek aipatutako «hutsune eta gabeziak etengabe eta sistematikoki» gogoarazi eta salatu dituzte udalaren aurrean. Hala ere, «oraindik ere ez dira zuzendu edo konpondu, eta urrun dago konponbidea. Inoiz baino indartsuago, aurten, hutsune horiek agerian geratu dira, eta ikasleen bizitzaren egoera nabarmen larriagotu da», salatu dute.

Gauzak horrela, Ibaiondo barrutiko auzo elkarteak eta hainbat eragilek, baita Atxuriko Eskolaren eta Mujika Eskolaren komunitate osoa ere, azaroaren 19an kalera irtengo dira giza kate koloretsua osatuz. Osasun protokolo guztiak errespetatuz, auzoen eskola publikoaren aberastasuna eta aniztasuna agerian jarri, eta jarduera pedagogikoa garatzeko eta bizi-kalitate ona bermatzeko premiazko hobekuntzak aldarrikatu eta eskatuko dira.

«Gure auzoetan, Bilboko auzokideek eskola publikoaren alde egiten dugu eta harro gaude. Hori dela eta, ardura duten instituzioei, Bilboko Udalaren Hezkuntza Sailari kasurako, eskatzen diegu ahalik eta azkarren martxan jartzeko, eskola publikoaren kalitatea duin bihur dadin eta eskola-komunitatea egiten ari den apustua babes dezaten», diote antolatzaileek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad