Ikuskizun guztiak arratsaldeko zazpietan hasiko dira Durangoko San Agustinen. E. C.

Maluta Gabonetako zirkoak agurtuko du urtea Durangon

Mundu osotik etorritako artistek ikuskizun esklusiboak eta errepikaezinak emango dituzte ostiralera eta astelehena bitartean San Agustinen

NAHIKARI CAYADO

Miércoles, 25 de diciembre 2019, 20:16

Beste urte batez, Durangoko San Agustin Kultur Gunea zirko batean bihurtuko da Gabon hauetan. Maluta ikuskizun ezagunari esker izango da, bosgarren urtez, zirkoko teknika desberdinak udalerrira hurbilduko dituenak. Ostiral honetan hasi eta astelehenera bitartean, urtea humore artean agurtuko dute durangarrek eta bertaratzen direnek.

Publicidad

Munduko artista desberdinek egingo dituzten lau funtzioetan datza dinamika honek, ikuskizun esklusiboak eta errepikaezinak uztartzen dituenak. «Trebetasun ezinezkoez, poesiaz eta umorez gozatzeko gogoa duten guztiek Zirko kutun eta dibertigarri honetara ongi etorriak izango dira», azpimarratzen dute antolatzaileek.

Aurtengo Maluta Gabonetako Zirkoan parte hartuko dutenen artean ondorengoak izango dira: Andrea Sperotto italiarra, mastarekin duen trebezia agerian utziko duena, Iñigo Arroyo barakaldarra, BMX bezala ezagutzen diren bizikletekin ikuskizuna eskainiko duena, edota Bartzelonatik etorritako Kolektivo Konika kataluindarrak, era desberdinetako akrobazietan oinarritutako saioa eskainiko dutenak.

Bestalde, Laura Picars frantziarrak oreka jokoekin duen abileziarekin aho-zabalik utziko ditu bertaratzen diren ikusleak. Azkenik, Rodrigo Gilek, Gaztela eta Leondik etorriko denak, pilotekin eta bestelako objetuekin maisutasunez egiten dituen malabareak eskainiko ditu.

Eta nola ez, urtero bezala eta tradizioari men eginez, Ganso&Cia konpainiako kideak izango dira presente, bere ohiko txorakeria burutsuekin. Era honetan, eta antolatzaileen esanetan, bikote honen ikuskizuna ehundura ematen dio Maluta dinamikari.

Publicidad

Sarrerak zazpi eta lau eurotan daude salgai ikuslego helduentzat eta txikientzat, hurrenez hurren. Bazkideek ordea, %25eko beherapena izango dute. Informazio gehiago, Kultur Gunearen sare sozialetan dago eskuragarri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad