La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre

Literatura itzulpenez

Domingo, 21 de febrero 2021, 02:32

Miren Ibarluzeak inguru akademikoko ikerketa lan batean, 2017an defendatu zuen doktore tesian oinarrituta, 'Euskal literatura itzuliaren egiturak eta islak 1975-2015' izenburuko saiakera-liburua eman du argitara, non tesian ematen zen informazioa beste era batez antolatu duen, itzulpengintzak izenburuan aipatzen diren daten artean izan duen historia-bilakaera ardatz. Gaia aztertzerakoan, testuen ezaugarriak kontuan hartu beharrean, Ibarluzeak batez ere itzulpengintzak euskal literaturan duen garrantzi sistemikoan jarri du arreta, eta horretarako soziologiak eskaintzen dituen tresna metodologikoak erabili ditu. Adibide bat ematearren, Bourdieuk literatur eremuari buruz osatzen duen ikuspegia bere analisiaren oinarrietako bat da.

Publicidad

EUSKAL LITERATURA...

  • Miren Ibarlucea Santiesteban. Euskaltzaindia. 198 orr. 15 euro

Literatur itzulpengintzak alde bikoitza erakusten du. Batetik, eta euskal literaturaren kasuan, itzulpenen bidez jatorriz euskaraz idatzitako idazlanak beste hizkuntza batzuetara zabaltzen dira. Eta honek esan nahi du gure literatura testuinguru kultural zabalago batean kokatzen dela, etxe barnekoak kanpoan erakusten direla, eta testuinguru kultural horren eraginpean ere gelditzen dela. Beste hitzetan esanda, gure literatura sistema handiago baten subsistema bihurtuta agertzen dela horrela. Bestetik, itzulpengintzak kanpoko obrak euskaratzea du ondoriotzat, eta honen bidez garrantzizkoak diren idazlanak euskaraz ere irakurtzeko aukera dugu. Arlo bikoitz hau aztertzen da liburu honetan 1975etik 2015era bitarteko epean, jarduera honetan instituzionalizazioaren eragina nabarmenduz. Izan ere, unibertsitate ikasketek eta profesionaltasunak gaiaren garrantzia markatzen dute, aldi berean garrantzi horren kausa zein ondorioa direlarik. Ibarluzeak ikerketa zehatza eta zorrotza burutu du, ezinbestekoa gaiaz arduratuta dagoen edozein pertsonarentzat, baina batez ere espezializatutako irakurleei begira egina.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad