Joseba Etxebarria Uriarte bertsozalea eta Son Gokuren ahotsetako bat hil da
Aktore, bertsozale eta musikari Larrabetzuarrak 69 urte zituen
Joseba Etxebarria Uriarte larrabetzuarra astearte honetan hil da, 69 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz.
Publicidad
Aktore, bertsozale eta musikaria, bertso munduan egin zen ezagun, bertso eskolen sortzaileetako bat izan zelako 80ko hamarkadaren lehenengo urteetan. 2000. urtean Bizkaiko Txapelketako Talde Antolatzailean hasi zen lanean, eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Zuzendaritza Batzordean ere aritu zen hurrengo urteetan.
2021eko Bizkaiko finalean Nerea Ibarzabal txapeldunari txapela jarri zion, Moises Enbeitarekin batera. Halaber, gai jartzaile gisa ere aritu izan zen askotan, eta musikari eta kantari gisa ere agertu zen hainbat oholtzatan.
Aktore lanetan ere aritu zen Etxebarria, izan ere, bera izan zen Dragoi Bolako Son Goku pertsonaiaren ahotsetako bat euskaraz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión