La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Fotolia

'Izarren azpiko euskal zinea' saioak gauzatzen ari dira Aramaion uztailaren 30era bitarte

Proiektors Sormen taldeak gidatuta, euskal film laburrak ematen ari dira ezagutzera Arabako udalerri honetako Iturrieta Sagardotegian

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 25 de julio 2022, 20:48

'Izarren azpiko euskal zinea' saioak gauzatzen ari dira Aramaion (Araba) uztailaren 30era bitarte. Proiektors Sormen taldeak gidatuta, euskal film laburrak ematen ari dira ezagutzera Arabako udalerri honetako Iturrieta Sagardotegian. Lehendabiziko saioa pasa den uztailaren 23an izan zen, eta, uztailaren 28koak eta 30ekoak jarraituko diote honi.

Publicidad

Ostegunean, uztailaren 28an, 'Memoriaren istorioak' egitasmoaren baitan, Aitor Alberdik gidatutako 'Apodaka' (2015), 'Bergara 1965-85 Don Serafin Esnaolaren begirada' (2020), 'Turnoka' (2017) eta 'Helmholtz bi hiri bi organo' (2022) ekoizpenak estreinatuko dituzte.

Larunbatean, uztailaren 30ean, aldiz, 'Bizitza errealeko istorioak' izango dituzte hizpide, Juanma Cano izango delarik protagonista, 'No escupas hacia arriba' (2018), 'Colillas' (2014), 'Consejos para eliminar la caspa' (2016) eta 'Miscere' (2021) film luzeak emango dituztelarik ezagutzera.

Lehendabiziko saioa pasa den uztailaren 23an izan zen, eta, uztailaren 28koak eta 30ekoak jarraituko diote honi. Zinea.eus

Era berean, pasa den uztailaren 23an 'Euskaldunen egunerokoa' izeneko ekimena eman zuten aditzera Asier Altuna zuzendari euskaldun ospetsuaren bost film labur eskaini zituztelarik, hala nola, Txotx (1997), Topeka (2002), 40 ezetz (1999), Sarean (2005), Soroa (2014) eta Iraila (2016).

Proiektors Sormen Taldea Jesus Maria Agirrek eta Aitor Alberdik abiarazitako taldea da, zine proiekzioarekin zerikusia duten antzinako filmak eta makinak berreskuratzen lanean buru belarri dabiltzalarik. Horren harira, Aramaion egunotan lantzen dabiltzan euskal zinemaren inguruko jardunaldiak gauzatzen dituzte udalerri ezberdinetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad