Herri Urratsen ospakizuna, Iparraldeko ikastolen aldeko festa. e. C.

Iparraldeko ikastolek ate irekien jardunaldia ospatuko dute martxoaren 4an

Ama ikastola guztiak bisitatzeko aukera izango da; irakasle eta gurasoen esperientziak jasoz

leire larrazabal

Sábado, 4 de febrero 2023, 20:06

Seaska federazioko ikastolek ate irekiak ospatuko dituzte martxoaren 4an, larunbatean. Horrela, ikastola guztiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, baita irakasleekin, gurasoekin… partekatzeko beta ere. Noski, interesatuek proiektu pedagogikoan sakontzeko aukera izango dute.

Publicidad

Iparraldeko ikastolak 1969an sortu ziren Seaska batasunean elkarturik. Familia batzuk eta irakasle bat izan ziren 'errudunak'. Horrela, urte horretako apirilean laupabost haurrekin zabaldu zuten lehen ikastola, eta, denboraren poderioz, haziz joan dira. Gaur egun, Ipar Euskal Herriko 38 ikastolak (lehen mailako 32 ikastolak, lau kolegioak eta lizeoa) Seaska federazioaren kide dira. 4.100 ikasle baino gehiago daude eskolatuak ikastoletan.

Ikastolaren hezkuntza-proiektua euskarazko murgiltze-ereduan oinarritzen da. Gaur egun, bakarrik Seaskak eskaintzen du Ipar Euskal Herrian. Euskara da ikastolako bizi-hizkuntza: gela barneaz gain, aire-hartze, ateraldi eta jardueretan presente dago. Ama-ikastolan, jolasek, kantuek eta ipuinek toki berezia dute, haurrak gozamenaren bidez bere hizkuntza aberastu dezan.

Iparraldeko ikastoletan erabateko elebitasuna inposatzen da. Horrela, ikastolentzat, ondare kultural aberats bat transmititzeaz gain, euskaraz mintzatzea, irakurtzea, idaztea eta ikastea helburu garrantzitsua dira. Frantsesa lehen mailatik ikasten duten arren, euskarak ere berehalako garrantzia hartzen du. Horrela, haurrak, bi hizkuntzak txikitatik bereganatzen ditu, eta hori, etxeko giroa frantsesezkoa baldin badu ere. Beraz, martxoaren 4koa zalantzak argitzeko aukera aparta izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad