Hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko, hizkuntza politiken akordioen premia adierazi du Kontseiluak

Uste dute eremu batzuetan urrats zehatzak egin behar direla. Hezkuntzan, teknologia berrietan eta hedabideetan, adibidez

Amalia Ibargutxi

Sábado, 17 de noviembre 2018, 00:43

Amaitzear den urtearen analisia egin du Kontseiluak, euskarari eta hizkuntza eskubideei dagokienez betiere. Euskaraz bizitzeko tresna eta espazio berriak eta Euskaraldia aipatu ditu, besteak beste, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Nabarmendu du hastear den Euskaraldiak «Euskal Herri osoko eragile sozialek, sindikalek, instituzionalek, politikoek eta euskalgintzak aktibaziori begirako urratsa egiteko» balioko duela, eta «aliantza berri eta berritzaileak sortzeko», gaineratu du. Hori da, hain zuzen, Kontseiluaren ustez urte berrian landu beharrekoa: hizkuntza politiken akordioen sorrera.

Publicidad

Uste dute eremu batzuetan urrats zehatzak egin behar direla. Hezkuntzan, teknologia berrietan eta hedabideetan, adibidez. «Gai izan gara eremu horietako hizkuntza-politiketan lehentasunak definitzeko, baita gure ekarpen praktikoa zehazteko ere. Beraz, hurrengo urratsa akordio horiek eragile instituzionaletara hedatzea da, arlo horietako hizkuntza-politiketan jauzia egiteko», azaldu du Bilbaok.

Hezkuntza sisteman «beharrezko jauzia egiteko» baldintzak ematen diren ustea ere adierazi du, «belaunaldi berriak euskaldunduko dituen hezkuntza-eredua abian jartzeko».

2016ko abenduan Donostiako Protokoloa aurkeztu zen hizkuntza berdintasunaren alde eta desabantaila egoeran dauden hizkuntzen garapenena bermatzeko dokumentua. Herritar guztien hizkuntza eskubideak babesteko hartu beharreko gutxieneko neurriak jaso zituzten bertan, eta Bilbaok adierazi duenez, 'Protokoloaren Euskal Herriko garapena', euskararen betaurrekoetatik Protokoloa garatzeko gidaliburua dena, egin dute «hizkuntza-politiken inguruko proposamena adostasun sozial zabalarekin osatzeako».

Eusko Ikaskuntzak mendeurrenaren harira antolatutako kongresuaren baitako mintegian egin ditu azalpen guztiak idazkari nagusiak. Euskal Herri osoan hizkuntza-politikak abiatzeko garaia dela adierazi du, «instituzioen eta euskalgintzako eragileen arteko konplizitatez eraikiko den eta hizkuntza-eskubideen bermea ardatz izango duen hizkuntza-politika abian jartzekoa». Izan ere, Kontseiluak uste du bide horrek «aukerak zabalduko dituela eragile desberdinen lankidetza-marko zehatzak definitu eta aurrera eramateko».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad