'Hitza Jolas' Euskadi Irratiko uhinetara itzuliko da larunbatean
Eneritz Gorrotxategik gidatuta, itzulera izango du ardatz bertsolaritza saioaren aro berriko lehen atalak
Zurekin
Jueves, 15 de abril 2021, 20:40
Azken egunotan iragarri dugu bertsolari feministez osatutako I. Señora Saria larunbat honetan hasiko dela eta gaur beste albiste bikaina dakargu bertsozaleentzat: 'Hitza Jolas' irratsaioa apirilaren 17an itzuliko da Euskadi Irratiko uhinetara, Eneritz Gorrotxategiren gidaritzapean. Itzulera iragartzeko, Jon Maiak, Alaia Martinek eta Maddalen Arzallusek egindako bertsoak zabaldu ditu Euskal Irrati Telebistak sare sozialetan, eta horixe izango da, hain zuzen, lehen saioaren ardatza: itzulera. Hain juxtu, saioa ixilik izan den denbora tartean, hainbat 'itzulera' ere izan dira, besteak beste Xabier Silveirarena, edota Erika Lagomarena. Horiek ere izango dute tartea bertan.
Publicidad
Pandemia garaian bertso-saioak ezohiko moldean ari dira itzultzen, ezohiko ordutegian edota ez-ohiko aforoarekin eta koronabirusak eragindako egoera horrek, nola ez, bertsotarako gaia jarri izan du. Bertso zaharren artxiboan ere arakatu du eta 'itzulera' hizpide zuen 1982ko bertsoaldiren bat ere berreskuratuko du irratsaioak... Zalantzarik gabe, iragana presente bihurtzeko aukera ezinhobea.
Noticia Relacionada
Bertsolari feministez osatutako I. Señora Sariketa hasiko da larunbatean
Nikolas Aldaik abiatu zuen bertsolaritzari buruzko saioa Euskadi Irratian 90eko hamarkadaren hasieran, Xabier Sukiak eman zion jarraipena eta azken ildo horri eusten saiatuko da Gorrotxategi etapa berrian. Besteak beste, 'Bederatzikoa'ri etendako lekutik helduko dio programak eta artxiboko bertsoaldiak berrituz, 'Bertsopedia' osatzen ere saiatuko dira saitoik.
Bertsozalea baldin bazara edo bertsolaritzaren mundura hurbiltzeko asmoa baduzu, beraz, jakin ezazu 'Hitza Jolas' saioa larunbatero izango dela entzungai 14.00etan eta errepikapena, berriz, igandeetan izango dela 23.00etan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión