'Go!azen 9.0' edizioko protagonistak.

Herri Urratsen aldeko emanaldi berezia, 'Go!azen'eko protagonistekin

Aurrestreinaldia eta aktoreekin topaketa antolatu dute otsailaren 2rako, Donibane Lohitzunen

leire larrazabal

Viernes, 6 de enero 2023, 00:18

Maiatzaren 14an Herri Urrats ospatuko da Senpereko lakuan, Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, alegia. Egun hori garrantzitsua izango den arren, euskarari bultzadatxo bat emateko, data hori heldu arte, makina bat proposamen antolatzen dituzte. Horrela, datorren otsailaren 2an, 18.30ean, Donibane Lohitzunen, Le Sélect zinegelan, Go!azeneko aktoreak hurbilduko dira emanaldi berezi bat egiteko. Hain zuzen, aurrestreinaldia eta aktoreekin topaketa iragarri dute.

Publicidad

Izan ere, urte batzuetatik hona, Ibilaldia, Kilometroak, Nafarroa Oinez edo Herri Urrats delarik ere, egun konkretu batzuetan Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa edo Iparraldeko ikastolen aldeko jaia ospatu arren, urte osoan ekimen ugari antolatzen dira egun horri behar adineko oihartzuna emateko eta bide batez, ekonomikoki, laguntza gehiago izateko.

Go!azen fenomenoak izugarrizko arrakasta izaten jarraitzen du. Oraingo honetan, 'Go!azen 9.0' denboraldian murgilduta daude. Iragan azaroaren 18an estreinatu zuten eta maiatza bitartean, hainbat herri eta hiritara joango dira telesaileko aktoreak. Beraz, aurrez-aurre ikusteko aukera aparta dira kontzertu hauek, baita haiekin batera dantza egin eta abesteko ere.

Telesailaren aurtengo nobedade garrantzitsuenetako bat da tramaren zati bat Basakabitik kanpo garatzen dela. Bestetik, Andoni Agirregomezkorta eta Alazne Etxeberria aktoreak barneratu direla. Are gehiago, ikasleen artean ere hiru aktorek egin dute debuta: Kimetz Etxabe (Gontzal), Mikele Arizkorreta (Saioa) eta Eleder Iglesias (Alain). Ikus-entzule nerabeei zuzendutako telesailak 'arrasatzen' jarraituko ote du? Ziur baietz. Horregatik, eta zure seme-alabei poza emateko, aprobetxatu aukera hau Go!azeneko aktoreak zuzenean ezagutzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad