Herri Urrats irailaren 20an ospatuko da
Hala, uda amaieran ahalik eta euskaldun gehien Senperen biltzea espero du Ikastolen Elkarteak
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 11 de mayo 2020, 21:51
Herri Urrats irailaren 20an ospatuko dute. Aurreko igandean, maiatzaren 10ean, ospatzekoa zen egitasmoa. Dena den, koronabirusaren itxialdiaren harira bertan behera geratu zen data. Hori dela bide, uda ahalik eta euskaldun gehien Senperen biltzea espero du Ikastolen Elkarteak.
Publicidad
1984. urtetik maiatzaren bigarren igandea euskaltzaleen derrigorrezko hitzordua bilakatu da Senpereko aintziran ospatzen den Herri Urrats. Ipar Euskal Herriko ikastolaren jaia babesteko asmoz, milaka euskaldun bertatatzen dira laku famatuaren aldamenetara urtero, dantza, musika, kantu eta bestelako jarduerez gozatzeko helbuaurekin, baita, euskarazko irakaskuntzari sostengu ekonomikoa ematea bilatuz. Egitasmoarekin batutako dirua ikastola konkretu batentzat joaten da urtero.
Aurten, ordea, ezin izan zenez data horretan ospatu, etxetik jai berezia jarraitu ahal izan zuten igandean, maiatzaren 10ean, herritar ezberdinek. Izan ere, Kanaldude herri telebistak Herri Urratsen harira antolatutako zuzeneko emanaldi berezia eskaini zuen.
Zuzeneko saio horretan Seaska Iparraldeko ikastolen Federazioko eta Euskal Herriko ikastoletako arduradunek esku hartu zuten, hala nola, Pello Jorajuria Seaskako lehendakariak edota Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakariak.
Bertan aurtengo Herri Urratseko bideoklipa eman zen ezagutzera, 'Ge2' izenekoa. Jaialdiaren antolatzaileek nabarmendu zutenez, ez dute etsiko eta pandemiak bermatzen badu, irailaren 20an ospatuko da Herri Urratsen aurtengo edizioa Senpereko laku ospetsuan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión