La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Ainhoa Larretxeak gidatutako saioan, Aimar Sagastibeltzak, Nerea Bruñok eta Saioa Mitxelenak egingo dituzte epaile lanak. BERTSOZALE ELKARTEA

Hamaika gazte ibiliko dira larunbatean aurrez aurre Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Hala, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean ospatuko da 17.00etan abiatuta, txapelketak bi fase izango dituelarik

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 26 de mayo 2021, 22:13

Hamaika gazte ibiliko dira aurrez aurre Lesakan larunbat honetan, maiatzak 29, ospatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Hala, udalerri honetako Harriondoa Kultur Etxean ospatuko da 17.00etan abiatuta, txapelketak bi fase izango dituelarik. Ainhoa Larretxeak gidatutako saioan, Aimar Sagastibeltzak, Nerea Bruñok eta Saioa Mitxelenak egingo dituzte epaile lanak.

Publicidad

Aipatu bezala, hamaika izango oholtza gainean izango diren gazteak egitasmoaren XXXV. edizioan, hala nola, Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaiur Goñi (Bera), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Eki Mateorena (Leitza), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Harriet Artieda (Etxarri-Aranatz), Iraia Agirre (Altsasu), Larraitz Goikoetxea (Altsasu), Oinatz Zelaia (Bakaiku) eta Olatz Bados (Altsasu).

Lehendabiziko fasean bertsolari guztiak arituko dira oholtza gainean, hainbat egiteko izango dituztelarik: lau oinak emanda bertso bana osatu, bukaera emanda bertso bana osatu, hitza gaitzat hartua bertso bana osatu eta gai orokorra emanda, bost puntuko bertso bana osatu.

Lehen fase horretatik guztira lau bertsolarik eskuratuko dute bigarrenerako txartela. Bertan bakoitzak, zortziko handian, ofizioka, bina bertso eta kartzelako lana burutu beharko dute. Hala, guzti hori eginda puntu gehien biltzen dituen bertsolariak jantziko du aurtengo txapela. Era berean, saikapenean gailentzen diren goiko biek Euskal Herriko Eskolartekoan esku hartzeko aukera izango dute Nafarroako ordezkari gisa.

Nahi duen edonor doan bertara daiteke Lesakako Harriondoa Kultur Etxean ospatuko den hitzordura. Sarrerok nafarroa@bertsozale.eus helbide elektronikora idatziz eskuratu daitezke. Aretoaren edukiera %50ekoa izango da, osasun agintariek markatzen dituzten neurriek exijitutakoa, alegia,

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad