Hegoafrikan aurkitutako Australopithecusen fosilek uste zena baino milioi bat urte gehiago aurkezten dituzte
Kuartzoaren isotopoak aintzat hartuz, 3,4-3,6 milioi urte dituztela jakin ahal izan dute ikertzaileek
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 11 de julio 2022, 18:30
Gizakiaren Seaska aztarnegiko (Hegoafrika) fosilek uste zena baino milioi bat urte gahiago aurkezten dituzte aztertzaileen esanetan. Izan ere, zientzialariek zehaztasunez neurtu ahal izan dute hor nonbait homininoen fosil zahar honen adina. Kuartzoaren isotopoak aintzat hartuz, 3,4-3,6 milioi urte dituztela jakin ahal izan dute ikertzaileek. Azterketaren nondik-norakoak PNAS aldizkari zientifiko esanguratsuan eman zituzten ezagutzera duela aste pare bat.
Publicidad
Hortaz, Australopithecus afarensis fosil zaharrenen garai berekoak direla jakin ahal izan dute. Horrek hankaz gora jarri du aurretiaz marraztuta zegoen zuhaitz ebolutiboa. Gaur egun bitarte Hegoafrikakoak Lucy eta Afrika ekialdeko beste Australopithecus-en ondorengotzat jo izan ohi ziren.
Hegoafrikako fosil horiek zituen arrokak kuartzoa aurkezten du. Kuartzoaren elementuek aluminioa eta berilioa aurkezten zuten, izpi kosmikoen eragina jaso zutelarik, eta, horren harira, isotopoak sortu: aluminio-26 eta berilio-10 izeneko isotopoak, hain zuzen ere.
Harrezkero izan duten desintegrazio erradioaktiboari jaramon eginez, zehaztasun handiz jakin ahal izan dute aztertzaileek zer adin aurkezten zuen kuartzoak. Metodo hori inguruko jalkinen adina estimatzea baino are erraz eta zehatzagoa da. Hori dela medio, lehen kalkulatutako adina baztertu dute zientzialariek (2,1-2,6 milioi) eta fosilok milioi bat urte zaharragoak direla jakin ahal izan dute. Afrika ekialdea ez ezik, hegoaldea ere ezinbesteko tokia da giza eboluzioaren lehen garaiak ulertzeko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión