Pedro Urresti

Getxoko 44. Nazioarteko Jazzaldirako sarrerak larunbatean jarriko dira salgai

Zurekin

Jueves, 6 de mayo 2021, 20:04

Getxoko 44. Nazioarteko Jazzaldiko kontzertuetarako sarreren salmenta jarriko da martxan larunbata honetan, 09:00etan. Bonuen salmenta apirilaren 19an hasi zen, eta ostiralean bukatuko da, hilaren 7an, 13:00etan.

Publicidad

Getxoko Jazzaldiaren iazko edizioa bertan behera geratu zen pandemiaren ondorioz, eta aurten izango diren talde eta artisten «jatorri hurbila» izango da 44. edizioaren programaren ardatza, ekainaren 30etik uztailaren 4ra.

Getxoko Kultur Etxetik jakitera eman dutenez, mugikortasunaren murrizketak ez du utziko artista estatubatuarrak kontratatzea, eta, hori dela eta, «jazzaldiak proiektu hurbilagotan jarri du ikusmira, ekitaldiaren ohiko kalitatea eta aniztasuna baztertu gabe».

2021eko Getxo Jazz indarrean dagoen osasun araudia zorrotz betez gauzatuko da, edukiera mugatuko esparruetan. Ordainezko proposamenari dagokionez, kontzertu nagusiak Muxikebarrin izango dira, 19:00etan. Aldez aurretik, goizeko ordutegian (13:00), Talde Lehiaketaren saioak egingo dira. Horietan, aurreko ediziorako hautatutako taldeak bilduko dira, iaz parte hartu ezin izan zutenak ekitaldia bertan behera geratu zelako.

Halaber, jaialdiak doako eskaintza berreskuratuko du Hirugarren Milurtekoa atalarekin. Sail horrek talde gazteak baina ibilbidea dutenak ditu ardatz. Horien kontzertuak Algortako Biotz Alai plazan egingo dira, egoerak ahalbidetzen badu, 17:00etan. Horrez gain, uztailaren 3an eta 4an, 13:00etan, familientzako goizeko emanaldiak egingo dira leku berean.

Publicidad

Martirio eta Chano Domínguez

Saio nagusiei dagokionez, dagoeneko bi saio baieztatuta daude. Uztailaren 3an, Martirio abeslariak eta Chano Domínguez piano jotzaileak osatutako bikoteak bere azken proiektua eramango du Getxora, Ignacio Villa 'Bola de nieve' kubatar konpositore, pianista eta abeslariari omenaldia egiten diona. Azken hori espainiar hizkuntzako herrialdeetako ikonoa da, eta umorez apaindutako letra erromantikoak zituen ezaugarri.

Jaialdiaren azken egunean, uztailaren 4an, jazz espainiarraren eskarmentu handiko hiru artista bilduko dira Muxikebarrin: Carles Benavent, Tino Di Geraldo eta Jorge Pardo, Niño Josele gitarra jotzaileak lagunduta, azken proiektua publikoari gerturatzeko. Jazz flamenkoaren izen handiak dira, eta, besteak beste, Paco de Lucía, Camarón de la Isla eta Chick Corea musikariekin kolaboratu dute.

Publicidad

Bada, larunbatetik aurrera sarrerak salgai izango dira Kutxabank sarean, Muxikebarriko informazio bulegoan eta txarteldegian eta Romo Kultur Etxean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad