Euskaltzaindiak Mintzola proiektuaren bidez bultzatzen duen ekimen honetan izena emateko epea jada irekita dago. EUSKALTZAINDIA.EUS

Gazteentzako 'Ahostegunak' ekimena aurkeztu du Euskaltzaindiak

Bertsoa, literatura, kantua eta antzerkia uztartzen dituen egitasmoan Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariek, Merina Gris musika taldeak eta Marina Suarez antzerkilariak parte-hartuko dute

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 21 de octubre 2022, 20:44

Euskaltzaindiak 'Ahostegunak' ekimena abiarazi du, bertsogintzaz, literaturaz, antzerkigintzaz eta kantuaz gozatzeko hiru saio. 18 eta 22 urte bitarteko gazteei bideratutako doako ekimena dugu hauxe. Saiook azaroaren 17an, 24an eta abenduaren 1ean ospatuko dira Euskararen Akademiak Gasteizen duen egoitzan. Bertan Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariek, Merina Gris musika taldeak eta Marina Suarez antzerkilariak parte-hartuko dute.

Publicidad

Euskaltzaindiak Mintzola proiektuaren bidez bultzatzen duen ekimen honetan izena emateko epea jada irekita dago eta azaroaren 10ean eguerdiko hamabietan itxiko da. Izen-emateak honako hemen sakatuz egin beharko dira.

Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia da 2021. urtetik. Testuinguru horretan, Euskaltzaindiak bere lan eremua, lehentasunezko lan ildoak eta jarduerak finkatu ditu. Ekimen honen baitan gauzatzen du 'Ahostegunak' Euskararen Akademiak. Hiru saio hauen bitartez gazteek euskaraz egiten diren hainbat ahozko adierazpide ezagutzeko aukera izango dute, baita euskarazko hizkera informala lantzeko parada izan ere, ahozko kultura-sorkuntzaz disfrutatzeko aukera emanda.

Mintzola Ahozko Lantegia 2008. urtean jaio zen. Bertsolaritzatik abiatuta, ahozko tradizioaren gaineko hausnarketarekin eta ahozkotasunarekin erlazio estua aurkezten duten diziplinen arteko hartu-emana sustatzea izan du erronkatzat urteotan. 2021eko uztailean Mintzola Fundazioa desagertu egin zen. Harrezkero Euskaltzaindiak kudeatzen du Mintzolaren jarduna, euskarazko ahozko ikerketari eta dibulgazioari jarraipena ematea bilatuaz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad