Garaiko Udalak toponimia mapa berritu du 515 leku izenekin
Aurreko mapa 2008koa zen, eta, orain, kopuruan bikoitza zenbatu dituzte
leire larrazabal
Miércoles, 4 de enero 2023, 18:24
Garaiko Udalak herriko toponimoen mapa berritu du. 2008an kaleraturiko maparekin konparatuz, leku izen bikoitza gutxi gorabehera. Horrela, 515 zenbatu dituzte. Hori bai, ikerketan bilduriko toponimoak askoz gehiago izan dira. Izan ere, 2.860 bildu dituzte. Baina mapan izen guztiak kabitzen ez direla eta, hautaketa bat egin behar izan dute eta 515ekin gelditu dira.
Publicidad
Ez da lan erraza eta azkarra izan, ez. Jon Ander Ramosek burutu du ikerketa, alegia, leku izenak batzeko lana, Garaiko Udalak kaleraturiko bekari esker. Are gehiago, bi urteko lana izan da. Eta nolako informazio iturrietatik 'edan' du Ramosek? Hainbat bide hartu behar izan ditu. Horrela, hasteko, idatzizkoa. Horretan, artxiboak eta 1825eko Polizia Errolda edota Durangoko Jabetza Erregistroa (1863-1955) arakatu ditu.
Bestetik, ahozko testigantzetan ere oinarritu da, udalerriko bizilagunen bizipenak jasoz. Eta hirugarrenik, Euskaltzaindiak ere zeresan handia izan du. Bere ardura izan da leku izenen idazkera egokia ezartzea, hau da, ahozkotik idatzizkora egin beharreko jauzia alegia.
2008an buruturiko maparekin alderatuz, gaur egungoak aldaketa ugari dakartza. Horrela, batzuk aipatzearren, 'Tromoite' toponimoa 'Tromoita' izatera pasatu da. 'Aranerreketa' izan beharrean, 'Amagaerreketa' izango da hemendik aurrera eta 'Aldatza' esan beharrean, 'Aldatsa' izatera pasatu da.
Mapa berri honekin, Garaiko Udalak «herri ondarea bildu eta herriko zein kanpoko jendearentzat lagungarria den tresna bat» burutu nahi izan du, auzokide nagusien ezagutzarekin baliatuz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión