Garaiko Baserriko Produktuen Azoka egingo dute igandean lehenengoz
«Azoka txikia izan arren, maila handikoa izango da», adierazi dute antolatzaileek
nahikari cayado
Viernes, 20 de diciembre 2019, 22:09
Durangaldean kokatua dagoen Garaiko udalerriak igande honetan ospatuko du lehenengoz bertako Baserriko Produktuen Azoka. Urkiola Landa Garapenerako Alkateak eta Garaiko Udalak antolatuta, 10.30etatik aurrera baserriko produktu ezberdinez hornitutako hamabi postu bisitatzeko aukera izango dute Garaira bertaratzen direnek.
Publicidad
Azoka hau 2019. urtean onartu zen Durangaldeko Elikadura Estrategiaren baitan kokatzen da. Izan ere, estrategia horretako ildo bat eskualdeko elikagaien merkaturatzea erraztean datza. Zentzu horretan, antolatzaileek «Gabonetako jatorduetan inguruko baserritarren produktuez hornitu eta gozatzera» dei egin dute.
Horrez gain, Azokak beste helburu batzuk betetzen dituela ere adierazi dute. Hala nola, bertoko baserritar eta elikagaien eraldatzaileei euren produktuak saltzeko aukera ona eskaintzea eta baita Garaiko biztanle edota domeka eta jai egunetan bertara doan jendeari ekintza ezberdinak bizitzeko aukera ematea.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, «azoka txikia izan arren, maila handikoa izango da. Izan ere, produktu bat bera ere ez da errepikatuko eta denak kalitate gorenekoak izango dira».
Bertan parte hartuko dutenen artean Bizkaia osotik etorritako baserritarrak izango dira. Mallabiako herritik adibidez, txerrikiak, ogia, gozoak eta ardi eta behi gaztak ekarriko dituzte azokara. Mungiatik aldiz, paitaren produktuak etorriko dira, eta Makina-Xemeinetik bestetik, ahuntz gazta. Eta nola ez, azoka honetan ere Garaiko bertako produktoreak ere izango dira presente, baita eskualdetik etorritakoak ere. Elorriotik Bizkaiko txakolina eta berakatz beltza etorriko da, Garaitik aldiz, ortu eta fruta kontserbak eta bertako garagardoa. Horrez gain, algak ere egongo dira salgai, nahiz eta baserriko produktua izan ez arren.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión