EFE

Fukushimako hondamendi naturalak askatutako erradioisotopoak lurrean nola hedatu diren ezagutzera eman du ikerketa batek

Azterketa Nature Reviews Earth & Environment aldizkari ospetsuan plazaratu dute

UNAI SARRIUGARTE

Sábado, 31 de octubre 2020, 21:08

Fukushimako hondamendi naturalak askatutako erradioisotopoak lurrean nola hedatu diren ezagutzera ematen du ikerketa batek. Azterketa Nature Reviews Earth & Environment aldizkari ospetsuan plazaratu dute. Izan ere, 2011. urtean Japoniako zentral nuklearrean gertatutako istripuan zabaldu ziren erradioisotopoak mota askotakoak izan ziren.

Publicidad

Hondamendi hark 520 petabecquerel (PBq) erradioisotopo isuri zituen atmosferara eta ozeanora, hala nola, zesio erradioaktiboa (137Cs, 134Cs), iodo erradioaktiboa (131I), estrontzio erradioaktiboa (90Sr) eta uranioa (235U). Istripu horretan erradioisotopoak uretan metatu ziren eta baita atmosferara zabaldu ere, euri erradioaktiboaren tankeran. Erradiazioaren % 67 basoetan gelditu zen, % 10 arroz-soroetan, % 7,4 gainerako soroetan, eta beste % 5 hiri azpiegituretan. Orotara, 2,7 PBq 137Cs.

Hala, ikertzaile ezberdinek kutsadura erradioaktibo maila hori zortzi urtez gainbegiratu dute, eta aldamenetan zer nolako eragina izan duen eman dute aditzera. Lurrak isotopoak urteetan barrena almazenatzeko aukera aurkezten du, lurrazpiko uretara lekualdatuz eta baita ibaietara hedatuz ere.

Hondamendiak askatu zituen erradioisotopo guztien artean 137Cs-a izan da kaltegarriena, bai lurreko kutsaduran, eta, baita gizakien osasunean ere. Maila altuenean askatu zena izan zen, eta, lurrazalean gehien irauteko ahalmena aurkezten duena. Horietako asko ozeanora ailegatu ziren, eta beste askok Japoniako eskualde honetan diraute.

Aipatu bezala, lurrazpian ere erradioisotopo ugari daude. Bertan lurraren porositatea eta pHa bezalako faktoreek baldintzatu dute erradioisotopoak zer sakonerara arte ailegatu daitezkeen. Lehendabiziko uneetan soroen gainazalean geratu zen erradioaktibitatea. Dena den, udaberritik udazkenera bitarte herrialdean maiz izaten dituzten euriteek 137Cs erradioisotopoa sakonago barneratzea eragin du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad