Jardun honetan ibili dira Andres Urrutia euskaltzainburua, Santiago Larrazabal legelaria eta Gotzon Lobera legelari eta euskaltzain urgazlea. EUSKALTZAINDIA

Euskaltzaindiak 632 testu erantsi dizkio 'Hizkuntza-zuzenbidea. Testu bilduma euskaraz' proiektuari

Euskararen Akademia Ofizialak 2007. urteaz geroztik landu du egitasmoa

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 30 de diciembre 2021, 20:31

Euskaltzaindiak 632 testu erantsi dizkio 'Hizkuntza-zuzenbidea. Testu bilduma euskaraz' proiektuari. Izan ere, Euskararen Akademia Ofizialak 2007. urteaz geroztik landu du egitasmoa. Hala, oraingoa ekimenaren hirugarren aritalpena da. Jardun honetan ibili dira Andres Urrutia euskaltzainburua, Santiago Larrazabal legelaria eta Gotzon Lobera legelari eta euskaltzain urgazlea.

Publicidad

Proiektu honek xede berbera du bere sorreratik, euskaldunen hizkuntza-eskubideak euskarri digital bakarrean biltzea eta hiztunek, legelariek eta ikertzaileek baliatzeko modua izatea, hain zuzen ere. 2019ko argitaraldian 94 testu jaso zituzten. Argitalpen elektroniko honetan, berriz, 786 testu bildu dira. Argitaraldi hiru formatutan dago irakusgai: argitalpen digitalean, ePub formatuan eta PDF formatuan.

Egitasmoaren 2019ko bigarren bertsioak nobedade esanguratsuak zituen, batez ere, testuen kopuruari eta argitalpenaren beraren formatuari zegozkionak. Bigarren argitalpen hauxe Iruñeko Baluarten agertu zen eta bertan Euskaltzaindiak agindu zuen argitalpen hura aldian-aldian berrituko zuela. Hortaz, hementxe dago duela bi urte agindutako 3. argitalpena. Bertan hainbat bereizgarri nagusi daude, hala nola, hedadura geografikoa, edukia, denbora-eremua, antolaketa eta testuen kopurua.

Euskaltzaindia euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da, 1919. urtean sortua. Mintzaira horri buruzko ikerlanak lantzen ditu. Guzti hauxe babestea du xedetzat, Euskaltzaindiak berak ematen baititu euskara hizkuntzaren normalkuntzarako arauak. Euskaltzaindiak ezagutza ofizial osoa du, Espainian Erret Akademia bezala (1976), eta Errepublika Frantsesean Onura publikoko erakunde gisa (1995).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad