Narko, efektibo, kafetxo, txikitero, pisukide, ibuprofeno... Euskaltzaindiak 329 hitz berri erantsi dizkio euskararen hiztegiari
Hitz berriak sartzeaz gain, erakundea lehenagotik dauden sarrerak eta azpisarrerak berrikusten, osatzen eta zuzentzen ibili da buru belarri
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 15 de enero 2022
Euskaltzaindiak orotara 329 hitz berri erantsi dizkio euskararen hiztegiari. Hitz berriak sartzeaz gain, Euskararen Akademia Ofiziala lehenagotik dauden sarrerak eta azpisarrerak berrikusten, osatzen eta zuzentzen ibili da buru belarri, euren esanetan, lan eskerga hori ez baita sekula ere amaitzen. Hiztegiaren berrikuntzok urtean bitan kaleratzen ditu.
Publicidad
Aipatu bezala, azken urte erdian 329 forma berri bildu ditu guztira Akademiak bere hiztegian. Zehatzago esanda, 211 sarrera eta 118 azpisarrera. Horrez gain, 306 termino moldatu ditu, 261 sarrera eta 45 azpisarrera, hain zuzen ere. Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduradunak honen harira nabarmendu duenez, anitza da azken sei hilabeteotan landu duten materiala.
Azken urte erdian hitz ugari jaso dituzte euskara hutseko hiztegian: hala nola, apuratu, narko, hormatzar, efektibo, dietista, kafetxo, ponentzia, artefaktu, arpilatze, faktoria, light, literal, lurrazpi, joskintza, partzela, tik-tak, txikitero, pisukide, ibuprofeno, doktrinamendu edota podcast nabarmendu daitezke.
Azpisarrera berrien artean ere zenbait ere badira aipatzekoak: arrisku(-)egoera, haur(-)eskola, orri(-)bazter, setio(-)egoera, sexu(-)abusu; sexu(-)eraso, hil ala biziko, lan(-)istripu, larrialdi(-)zerbitzu, off-eko ahots, berri(-)agentzia, klima(-)aldaketa, klima(-)larrialdi, esklusiban, foru(-)zuzenbide, besteak beste.
Gaur egun Euskararen Akademia Ofizialaren Hiztegi eguneratuak 49.596 forma hartzen ditu aintzat. Horien artean, 40.002 sarrera edota 9.594 azpisarrerei dagokie. Adierak, aldiz, 68.695-era ailegatzen dira, horietatik 2.420 azpiadierak direlarik.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión