Euskaltzaindiak bi liburu aurkeztuko ditu Durangoko Azokan
Lehendabizikoa Luis Mari Zalduaren 'Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak' liburua dugu, eta bigarrena, Eneko Zuloagaren 'Mendebaleko euskara zaharra' obra
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 7 de diciembre 2022, 10:29
Euskaltzaindiak bi liburu aurkeztuko ditu Durangoko Azokan. Lehendabizikoa Luis Mari Zalduaren 'Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak' liburua dugu; eta bigarrena, Eneko Zuloagaren 'Mendebaleko euskara zaharra' obra, Euskararen Akademiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean landu duena. Liburuok Durangoko Ahotsenea gunean aurkeztuko dira arratsaldeko ordutegian abenduaren 8an eta 10ean, hurrenez hurren. Horrez gain, aurtengoko Durangoko Azokan Euskaltzaindiak erakusmahai bat ere izango du Landakon.
Publicidad
Luis Mari Zalduaren artezketa berrian erromatar garaiko euskal mintzairak ematen dira ezagutzera, jainko-jainkosenak, hain zuzen ere. Antzinaroko harrietan lekukotzen diren jainko-jainkosen izenak. Euskal Herriko Antzinaroko jainko-jainkosen izenen gainean esan dena eta esan daitekeena biltzen du liburuak, neurri batean.
Eneko Zuloagarenak, berriz, dialektologia historikoaren esparrua du hizpide, mendebaldeko euskara zaharra duelarik aztergai. Zehatzago esanda, Erdi Aroan Euskal Herriko mendebaldean zeuden ezaugarri eta zatiketa dialektal nagusiak ditu ikergai.
Beste bi liburu ere kaleratu ditu Euskaltzaindiak azken egunotan eta horiek ere Durangoko Azokan izango dira salgai. Batetik, 'Faktoriako geziak' (EiTBrekin batera), azken lau urteotan Euskadi Irratiko Faktoria saioan Adolfo Arejita euskaltzain osoak emandako orientabideak jasotzen dituena. Halaber, 2021eko edizioan, Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura txapelketan saridun bilakatu ziren idazle gazteen narrazioak eta olerkiak uztartzen dituen liburua.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión