Itxaro Borda eta Andres Alberdi. euskaltzaindia

Euskaltzaindiak Itxaro Borda eta Andres Alberdi euskaltzain oso izendatu ditu

Xarles Videgain eta Andoni Sagarnaren hutsartea beteko dute

leire larrazabal

Lunes, 28 de noviembre 2022, 13:59

Euskaltzaindiak Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu ditu, Xarles Videgain eta Andoni Sagarnaren hutsunea betetzeko. Videgain eta Sagarna emeritu izatera igaro ziren uda aurretik. Horrela, euskaltzale lapurtarrak ekainaren 30ean 75 urte bete zituen, eta euskaltzain emeritu bilakatu zen, Euskaltzaindiaren barne-arauek xedatzen dutena aintzat hartuta. Beste horrenbeste gertatu zen Andoni Sagarnarekin.

Publicidad

Urrian amaitu zen hutsune horiek betetzeko hautagaiak aurkezteko epea, eta hautagai bi aurkeztu zituzten euskaltzainek urriaren 28an, hain zuzen ere, Itxaro Borda eta Andres Alberdi. Orain, zortzi hilabeteko aldia izango dute euskaltzain oso berriek sarrera-hitzaldiak prestatzeko, eta epe berdina izango dute erantzunezko idazkia egin behar duten euskaltzainek beraienak prestatzeko.

Alberdi Filosofian lizentziaduna da, Iraskuntzan aritua 38 urtean. 2007tik, Euskaltzaindiaren Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko lantaldeko partaidea da. Baita Euskaltzaindiaren 'Euskara Batuaren Eskuliburuko' batzordeburu ere, besteak beste. Borda, berriz, Historiako goi-mailako ikasketak egin zituen eta gaur egun postari ogibidetik erretiratua da. Idazlea, poeta, artikulu eta abestiren testu-egilea da Euskal Herriko hainbat musikarientzat. 2002An '%100 Basque' lanari esker.

Gaur egun, 24 euskaltzain osoz, 10 euskaltzain emerituz, 143 euskaltzain urgazlez eta 65 ohorezko euskaltzainez osatua da Euskaltzaindia. 98 lagun euskaltzain oso dira 1918tik gaurdaino Akademia izendatu dituenak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad