Euskal Herriko 18 ikastoletako ikasleek 266 testu berri landu dituzte Txikipediarako
Egin dituzten eduki horietako kopuru nabarmena nazioarteko emakumezko zientzialari esanguratsuen lorpen eta bizitzen nondik-norakoei buruz dira
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 27 de abril 2021, 20:59
Euskal Herriko 18 ikastoletako ikasleek 266 testu eduki landu dituzte Txikipediarako. Hala, aurretik zuten 250 sarreraren langa haustea lortu dute ikastetxeek. Oraindik batzuk egite prozesuan daude, guztira 290 sarrera izatera ailegatuko direlarik.
Publicidad
Egin dituzten eduki horietako kopuru nabarmena nazioarteko emakumezko zientzialari esanguratsuen lorpenetan eta bizitzen nondik-norakoei buruzkoak dira. Sarreraren erdia baino gehiago, hau da, 150etik gora emakume zientzialarien biografiak dira. Dena den, biografia horien artean beste zenbait diziplinatako emakumezkoen biografiak ere ageri dira, hala nola, artistak, aktoreak, musikariak, legelariak edota kirolariak.
18 ikastola horietako DBHko lehen eta bigarren mailetako ikasleak aritu dira testuok lantzen. Edukiok, emakumezkoen lorpenak mahaigaineratzeaz gain, euskarazko edukien sormena eta ugaritasuna areagotzea izan dute erronkatzat.
Ikastolen Elkarteak nabarmendu duenez, hizkuntza gutxituek, eta horien artean euskarak inguru digitalean presentzia eskasa dute. Hortaz, bertatik norbanakoek sarean nabigatzeko hizkuntza ohituretan eragin nahi izan dute hor nonbait. Euren esanetan, «interneten gizonezkoei eta emakumezkoei buruzko artikulu kopuruaren artean dagoen arrakala ikaragarria da oraindik».
Ikastolen Elkartetik diotenez, ekoizpenari, prozesuari eta kopuruei buruzko balantzea labur geratzen da prozesu honetan parte hartu duten ikasleen eta irakasleen konpromisoa, gogoa eta ilusioarekin alderatuz gero. Elkarteak adierazi duenez, gutxi batzuen parte-hartze aktibo eta proaktiboari esker euskal gizarte guztiak gozatu ahal izango du edukiotaz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión