Euskal Herriko I. Gazteen Dantza Topaketa hastear da Asparrenan
Ekainaren 30etik uztailaren 2ra ospatuko da, eta bertan 15 eta 25 urte bitarteko dantzariek dantza taldeen belaunaldi aldaketa faltaz hausnartzeko aukera izango dute
Zurekin
Lunes, 26 de junio 2023, 19:39
Duela hilabete batzuk iragarri genuen, baina orain, hasteko egun gutxi batzuk baino falta ez direnean, berriro gogoratzeko garaia da. Izan ere, Euskal Dantzarien Biltzarrak Euskal Herriko Gazteen I. Dantza Topaketa egingo du ekainaren 30etik uztailaren 2ra Asparrenan (Araba), eta bertan 15 eta 25 urte bitarteko dantzariek dantza taldeen belaunaldi aldaketa faltaz hausnartzeko aukera izango dute.
Publicidad
Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, 124 dantzari gazte bilduko dira Arabako udalerrian asteburu batez, dantza taldeetan duten rolaz hausnartzeko. Proiektu honekin Euskal Dantzarien Biltzarrak dantzari gazteen parte izatearen sentimendua areagotu nahi du, talde, komunitate eta Euskal Herriko nortasun sentimendua, hain zuzen.
«Hori lortzeko, ezinbestekoa gertatuko da gazteen ahalduntzea, dantza tradizionalez gozatzea modu ludiko batean eta talde eta herrialde ezberdinetako dantzarien arteko harremanak sustatzea. Azken finean, dantzari izateaz harro sentitzea da helburua», adierazi dute.
Proiektua aurrera ateratzeko batzorde bat sortu da eta bertan parte hartzen duten dantzari batzuk ere badaude, Euskal Dantzarien Biltzarrak «funtsezkotzat» jotzen baitu gazteak topaketako protagonistak ez ezik, bere plangintzan ere izatea.
Azpimarratzekoa da topaketetan landuko diren jarduerak anitzak direla, hala nola, talde-dinamikak, dantza-taldeen eginkizunari buruzko hausnarketak, eta baita kalejirak ere. Hala ere, xehetasun gehiago jakin nahi dutenek, hemen sakatuz kontsulta dezakete.
Publicidad
Euskal Dantzarien Biltzarra 1965ean jaio zen, Euskal Herriko dantza, musika eta ohiturei eutsi, eta hauek berreskuratu eta sustatzeko ahaleginean. Diru irabazi asmorik gabeko elkarte soziokulturala da, euskal dantzak bultzatu eta babestea bilatzen duena.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión