'Erre. Aldarri bat bertsoz' antzezlana, maiatzean, Gasteizen
Lanaren ardatzak genero ikuspegia, LGTB+ kolektiboak, gazte izatearekin lotutako zapalkuntzak eta horiek bertsolaritzan hartzen duten forma izango dira
Mikel Garcia
Jueves, 6 de abril 2023, 20:54
'Erre. Aldarri bat bertsoz' antzezlana Gasteizko Aldabe gizarte etxean oholtzaratuko da Lanku kultur zerbitzuen eskutik. Emanaldia maiatzaren 11n izango da 19.30ean, eta Edurne Azkarate autoreak galdera hauei erantzungo die: Zer da gorputzik gabeko burua? Heriotzarik gabeko bizitza? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez badago?
Publicidad
Bere ustez, gizartea dikotomia edo binarismoetan antolatzen da. Etiketa hauek sortutako esparruak mundua bereizten du eta pertsonak sailkatzen ditu, baina egokia izan liteke gure gorputzak zeharkatzen dituzten fenomeno batzuk sortu eta horiei buruz hausnartzeko, baita bertsolaritzari buruz espekulatzeko ere. Hortik aurrera, obrak aipatutako dualismoen hausturak proposatzen ditu, bertsoaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz.
Dramatizatutako bertso paperek osatzen dute emanaldia, izan ere, antzerkiaz gain, helduentzako ipuin kontaketak eta poesiak ere badute lekua. Genero ikuspegia ardatz hartuta, aztertuko dira LGTB+ kolektiboak arauaren baitan hartzen duen lekua, gazte izatearekin lotutako zapalkuntzak, eta horiek bertsolaritzan hartzen duten forma, beste dualismo batzuekin batera.
Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Peritz eta Leire Vargas bertsolariak dira antzezlan honetako antzezleak. Zuzendaria Edurne Azkarate da, 'Irati' filmean izena ematen zion pertsonaiaren papera egin zuena.
Lanak ordu eta laurdeneko iraupena du. Sarrera doakoa bada ere, gonbidapena erreserbatu behar da, eta horretarako interesatuek izena eman beharko dute esteka honetan.
Lanku kultur zerbitzuak antzezlan zerrenda zabal bat izateaz gain, bertso jaialdiak edo saio libreak ere prestatzen ditu. Bertsozale Elkarteak duela 20 urte sortu zuen, bertsolaritza sustatzeko helburuarekin. Azkeneko hori oinarri hartuta, kultur adierazpideekin esperimentatuz urratsak eman ditu azken urteotan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión