EITB ere Durangoko Azokan, bertatik bertara
Primeran streaming plataforma eta WhatsApp Orain zerbitzuaren berri ere emango dute bertan. Noski, egunero Azokaren inguruko informazio zehatza eskainiko dute
Zurekin
Miércoles, 6 de diciembre 2023, 12:12
Egunotan Durangoko Azoka izango da jaun eta jabe. EITBk ere ez du hutsik egingo eta bertan izango da. 6tik 10era bitartean, euskal kulturaren erdigunera eramango ditu ikus-entzunezko edukien kontsumo digitalera egokitzeko abian jarritako bi proiektu berri: euskarazko denetariko ikus-entzunezko edukiak doan eskaintzen dituen Primeran plataforma eta WhatsApp Orain albiste zerbitzua. Horrela, Landako Gunearen kanpoaldean egongo da bost egunez Primeranen informazio autobusa, eta eskuorriak banatuko dira bi proiektuak ezagutzera emateko.
Publicidad
Primeraneko autobusaren ondoan EITBren gunea egongo da, 'Irabazi Arte!' eta 'Go!azen' telesailetako aktoreekin argazki saioak egiteko. Bestalde, Azokak eskaintzen duen aukera aprobetxatuko du EITBk 'Gure Zirkua' saioa ikusgarriaren aurrestreinaldia egiteko. Hitzordua abenduaren 6an izango da, Irudienean.
Ohi bezala, arreta berezia jarriko diote EITBko medioek Durangoko Azokak ematen duen guztiari, azoka barruko kokagunetik. Egunero kronikak egingo dituzte irrati zein telebistako albistegietan eta programetan, zuzeneko konexio, elkarrizketa eta erreportaje berezien bitartez. eitb.eus-en eta sareetan, nola ez, Azokaren jarraipen zabala egingo dute. Eguneko agenda, protagonistak eta Azokak uzten dituen irudi ederrenak jasoko dituzte. Gainera, Ahotseneako kontzertuak streaming bidez eskainiko dira EITBren webgunean.
Amaitzeko, abenduaren 7ko 'Biba Zuek' eta 'Mihiluze' bereziak izango dira: Maddalen eta Xabier azoka gunetik arituko dira zuzenean; Ilaski eta Anttonek gidatzen duten saioan kultur arloko lagun ezagunek parte hartuko dute lehiakideekin, eta irabazitako dirua EITB Maratoirako izango da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión