Durangoko Kulturalak Gabonetako Haur Txapelketa antolatu du astezken eta ostegunean
Lehenengo jardunaldian durangaldeko hainbat talde izango dira protagonista, eta aurreko faseko irabazleak bigarren txapelketa batean parte hartuko du: Athletic Club, Eibar, Reala, Osasuna eta Kulturalarekin, besteak beste
Zurekin
Domingo, 26 de diciembre 2021
Hamazazpi taldek parte hartuko dute Durangoko Kulturalak abenduaren 29 eta 30erako antolatu duen Gabonetako SCD Durango Infantil Txapelketan. Lehen jardunaldian, asteazkenean, hilaren 29an, durangaldeko hamabi talde ariko dira, eta lehen txapelketa honetako irabazleak hurrengo egunean jokatuko du azken kanporaketa, Athletic Club, Eibar, Real Sociedad, Osasuna eta Durangoko Kulturalarekin.
Publicidad
Durangoko Klubetik azaldu dutenez, txapelketa honen helburua «alde batetik, inguruko talde guztiek Durangon futbol-egun batez gozatzeko aukera izatea da, eta, bestetik, irabazleak eskualdeko harrobi handien aurka jokatzearen saria lortzea, hori ez baita ohikoa egunerokotasunean gertatzen». Horrela, esan bezala, Ezkurdi KT, Jesuitak, Berriz, Arripu, Gertasport, Elorrio, Gernika, Berriatuko, Ermua Blues, Aurrera, CD Ermua eta Zaldua taldeek multzokako fase bat jokatuko dute eta bi finalistetatik irabazlea hurrengo kanporaketara pasako da. Azken fase honetan Athletic, Eibar, Real Sociedad eta Osasunako infantil mailako taldeak izango dira.
«Klubarentzat albiste ona da talde hauek osteguneko txapelketarako prest izatea. Eskerrak eman nahi dizkiegu gonbidapena onartu duten klubei, eta dena ondo joatea eta pozik egotea espero dugu», adierazi du Jon Diaz de Cerio erakunde durangarreko kirol zuzendariak.
Partida guztiak Tabiran jokatuko dira. Aurreko fasea multzoen formatuan jokatuko da. A eta B multzoetako partidekin hasiko da, 9.00etatik 13.00etara. C eta D multzoek, berriz, 14.30etik 18.30era jokatuko dute. Finala 18.45ean izango da.
Azken faseari dagokionez, hilaren 30ean, Tabirak Lezamako eta Zubietako harrobiko jolakariak hartuko ditu, baita Eibar, Osasuna, aurreko eguneko Durangaldea Cup-eko irabazlea eta Kulturala bera. Taldekako fasea 9.15etik 13.00etara jokatuko da, eta azken fasea 16.45etik 19.30era.
Publicidad
Ekitaldi honen babesleak Cafés Baqué eta Zaer Motor dira, eta Durangoko Udalaren, Durango Kirolak, Imprenta Abadiño eta Autocares Mallabiaren laguntza ere badu. Bestalde, interesdunek jakin behar dute txapelketako bi egunetarako sarrerak 5 euroko prezioa izango duela eta egun batekoa 3 eurokoa izango dela.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión