Cristiana Chamorro, Nikaraguako hauteskundeetan Daniel Ortegaren aurka aurkeztuko den kazetaria
Herrialdeko lehen emakume presidentearen alabak, bere amaren garaipena errepikatu nahi du eta «diktadurarekin amaitu»
Cristiana Chamorro kazetariak, Nikaraguako lehen emakume presidentearen alaba denak, azaroko hauteskundeetan Daniel Ortegaren aurka aurkezteko nahia agertu du. Herrialde horretan heroia den Joaquin Chamorro kazetariaren alaba ere bada Chamorro, eta bere burua presidentearen oposizioko buru izateko prest dagoela dio.
Publicidad
«Ez dut inoiz nikaraguarren botoa banatu nahi, diktadura garaitzeko bide bakarra azaroko hauteskundeak dira, berriz ere bakearen bidea hartzeko, dio Chamorrok. Bere hautagaitza, epea itxi baino ordu batzuk lehenago aurkeztu zuen eta orain bere helburua presidentearen aurkako alderdiak batzea izango da. Momentuz, 'Ciudadanos por la Libertad' alderdia eta 'Aliaza Cívica por la Justicia y la Democracia' elkartu egin dira 'Alianza Ciudadana' plataforman, patronalak eta ikasleak bateratzen dituena. Oposizioko beste blokeak, Coalición Nacionalek, oraindik ere bere hautagaien inskripzio prozesua zabalik du.
Ikerketa eta mehatxua
Chamorrok 1990an bere amak lortu zuen garaipena (Daniel Ortega boteretik kendu zuenean) errepikatu nahi du. Ortega Nikaraguaren presidente izan zen 1979 eta 1990 urteen artean eta boterera itzuli zen 2007an. Geroztik, lehendakaritzan mantendu egin da hauteskunde iruzur salaketak direla medio.
Nikaraguako gobernuak jada ikerketa bat zabaldu du kazetariaren kontra, diru-zuriketa leporatzen diotelako. Hauteskundeetarako sei hilabete besterik ez direnean falta, ikerketa hori mehatxu bat dela dirudi. Duela gutxi Chamorro Barriosek hauteskundeak irabaziko zituela erakusten zuen galdeketa bat atera zela kontuan izaten badugu, guzti hau bere izena zikintzeko plan bati erantzuten diola dirudi.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión