La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
David Gonzalez, Gorka Urbizu eta Galder Izagirre.

Berri Txarraken inguruko 'Dardara' dokumentalaren estreinaldia, gaur, ETB 1en

Marina Lameiro zinemagileak 'Ikusi arte' agur biran grabatutako filmak munduko hainbat lekutatik jasotako istorioak eta Gorka Urbizuren hausnarketak ditu ardatz

Zurekin

Martes, 28 de diciembre 2021

Zein zaila izan zen Berri Txarrak taldeari agur esatea 'Ikusi arte Tour 2019' biran. Hala ere, pena izan arren, dibertigarria ere izan zen, lehen diskotik azkenera arte gogoratu ahal izan baikenituen beraiek oholtza gainean horiek jotzen zituzten bitarte. Bada, orain, asteazken honetan, abenduaren 29an, zehazki, Dardara dokumentala estreinatuko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Lekunberriko (Nafarroa) taldearen azken birako irudiak biltzen dituen ikus-entzunezko lana 22.30etik aurrera izango da ikusgai.

Publicidad

25 urte taula gainean eman ondoren, eta taldearen unerik gorenean, Berri Txarrak taldeak geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarriz. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko.

Bidaia horretan Marina Lameiroren kamera izango zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileon istorioekin irudi koral bat eraiki du, etxetik hasi eta hainbat herrialdetako zaleen bizitzen txatalak tartekatuz: Mexiko, Japonia, Alemania, Estatu Batuak... Denek ere pasio bera partekatuko dute, Berri Txarrak rock taldearen musika alegia.

Joan eta etorri ziren taldekideak

Berri Txarrak 1994an Lekunberrin (Nafarroa) Gorka Urbizu (ahotsa), Mikel Lopez Rubio (baxu-jotzailea), Aitor Oreja (gitarra) eta Aitor Goikoetxea (bateria) musikariek sortutako euskarazko rock taldea izan zen. Taldeak bat eginda jarraitu zuen, 2004an Orejak taldea utzi zuen arte, laugarren albuma, 'Libre', argitaratu ondoren, eta taldeak hirukote gisa jarraitu zuen.

2008ko maiatzean Mikel López baxu-jotzaileak taldea utziko zuela iragarri zuen, eta une horretan sartu zen David Gonzalezen baxua eszenan (PI.L.T. eta gaur egun COBRA). 2010ean, Aitor Goikoetxeak taldea utzi zuen, Galder Izagirreri (Dut eta Kuraia) lekua utziz. 2019an azken kontzertua eskaini zuten Navarra Arenan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad