Euskara hizpide duen mahai-inguru bat ospatuko dute ostiralean, Baionan
Ekimen honetan euskararekin harreman zuzena duten hainbat pertsonai publikok hartuko dute esku
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 25 de septiembre 2019, 21:12
Baionan euskara hizpide duen mahai-inguru bat ospatuko dute ostiralean, irailak 27, ARGIA euskal aldizkariaren mendeurrena dela medio. 'Euskara Ipar Euskal Herrian' da jardunaldi honen izenburua eta Euskal Hirigune Elkargoaren sorreratik euskararen nondik-norakoak aztertzea du xede egitasmoak.
Publicidad
Ekimen honetan euskararekin harreman zuzena duten hainbat pertsonai publikok hartuko dute esku: Jean-Claude Iriart Baionako hautetsia eta Euskal Elkargoko kidea, Marie Andrée Ouret Biga Bai guraso elkarteko kidea eta Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko irakaslea, besteak beste.
Euskararen oraina egongo da ere aztergai bertan eta euskal hizkuntzak etorkizunari begira dituen onurak eta galerak azpimarratuko dira bertan, euskaren inguruko itxaropenak edota etsipenak aditzera emanez. Mahai-inguruan hiru ildo zehatz hauen inguruan eztabaidatuko dute.
Lehendabiziko puntuak, euskara batuaren hastapena Ipar Euskal Herrian izango du ardatz. Era berean, Iparraldeko Ikastolen Elkartearen 50. urteurrena dela bide, erakunde honen xehetasunak aztertuko dituzte eta AEK eta Euskal Irratiak ere egongo dira eztabaidagai ekimenean.
Bestalde, Euskal Elkargoaren aktibitatea, Euskararen Erakunde Publikoko edota Euskal Konfederazioaren lana aztertuko dira. Azkenik, hirugarren ildoan, gaur egunera etorrita, 2017an sortu zen Euskal Hirigune Elkargoari buruz mintzatuko dira. Iragana eta geroaren arteko erakunde mugarriaz ibiliko dira, Euskal Elkargoa eratu ondoren zein egoeratan dagoen euskalgintza aztertuz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión