Asterixen komiki berriak neska nerabe bat du protagonista
Argitalpen berria nazioarteko liburu-denda ezberdinetara iritsiko da gaur
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 23 de octubre 2019, 23:24
Asterixen komiki berriak neska nerabe bat du protagonistaeta nazioarteko liburu-denda ezberdinetara iritsiko da gaur. 'Vercingetorixen alaba' izeneko argitalpenak haize berriak dakartza komiki ospetsu hauetara. Munduan hain ezagunak diren komiki hauen edizio berria 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, horien artean euskarara. Liburu hauxe Jean-Yves Ferrik idatzi eta Didier Conradek ilustratu du.
Publicidad
Asterixen abenturetan lehendabiziko aldiz neska gazte batek esku hartuko du. Adrenaline begirada tinkoa eta gorpuzkera argala eta altua aurkezten duen neskatxa ile gorriduna da. Pertsonaia hori Asterix, Obelix eta Idefixekin batera agertzen da komiki berri honen azalean.
Jean-Yves Ferri komikilari frantsesak duela egun batzuk gaineratu zuenez, «orain arte emakumezko protagonisten gabezia estrategia kontua izan da, lehen ez baitzeuden horrelako literatura mota irakurtzen zuten emakumezko asko». Horrela, Pariseko gidoilariak nabarmendu zuen garaiak aldatu direla eta horrekin batera protagonista berri eta freskoak heldu direla. Hortaz, bere esanetan, «Adrenaline egungo garaietara maisuki egokitzen den pertsonaia da».
Asterix edo Asterix Galiarra izenarekin ezagunak diren komikiak René Goscinny gidoilariak eta Albert Uderzo marrazkilariak sortutako istorio sorta da. Frogazko lehendabiziko atala 1959ko urrian argitaratu zuten. Gehienetan komiki eran hedatu dira, baina telebistarako sailak eta filmak ere grabatu izan dituzte protagonista hauekin. Asterixen abenturak 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli izan dira, euskara hauen artean.
René Goscinny komikigile frantziarra izan zen. Asterix, Iznogoud, Nicolas Txiki eta Lucky Luke dira Pariseko gidoigilearen pertsonai ezagunenak. Asterix pertsonaia Albert Uderzo marrazkilaria lagun zuela sortu zuen eta Lucky Luke pertsonaia, berriz, Morrisekin batera.
Publicidad
Bestalde, Albert Uderzo jatorri italiarra duen marrazkilari frantziarra da. Bere lanik ezagunena, Rene Goscinnyrekin batera egindako Asterix komiki sorta da. Halaber, Oumpah-pah pertsonaia sortu zuen Goscinnyrekin batera.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión