La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Amondok Elordiri pasatu dio lekukoa. aek

Ane Elordik Asier Amondoren lekukoa hartu du Korrikaren arduradun nagusi bezala

Arduradun berria «pozik» sentitzen da «lankideek emandako konfiantzarengatik», baina «bertigoa» ere sentitzen duela onartu du

leire larrazabal

Jueves, 3 de noviembre 2022, 12:41

Korrikak arduradun nagusi berria dauka. Izan ere, Ane Elordi zornotzarrak Asier Amondoren lekukoa jaso du, AEK-ko azken Batzar Nagusian erabaki zen moduan. Aipatutako akordioaren ondoren, Elordi baikor agertu da kargu berriarekin, ilusioz beterik. «Korrika kolore, iritzi eta pentsamolde desberdin asko elkartzen dituen Euskal Herriko egitasmo bakarrenetakoa da, eta horren gidari izatea ohorea da», adierazi du.

Publicidad

Korrikaren arduradun berria «pozik» sentitzen da «lankideek emandako konfiantzarengatik», baina «bertigoa» ere sentitzen duela onartu du. Halaber, eta ordezkari nagusia izanagatik, lasterketa erraldoiaren antolakuntza sarearen garrantzia nabarmendu du: «AEKide guztiok eta herritar asko barik, Korrika ez litzateke posible izango. Gu, azkenean, hautatu batzuk gara, eta horretan egoteko ohorea daukagu, baina guk bakarrik ez genuke ezer egingo».

Elordiren ustez, Korrikaren erronkak hauek dira: «Ekimenaren eragina, poztasun hori, euskararen aldeko jarrera hori, ez daitezela hamar eguneko kontu hutsean geratu».

Korrika ondo ezagutzen du zornotzarrak. Izan ere, 2015etik dabil AEKn, lan ugaritan: irakasle, barnetegietan, berbalagun egitasmoan, komunikazioan eta Korrikan bertan ere. Besteak beste, 21. edizioan furgonetako kidea izan zen, eta 22.ean komunikazio taldekoa, beste zeregin batzuen artean. Elordi Kazetaritzan lizentziaduna da eta 31 urte baino ez dituen arren, makina bat saltsatan ibilitakoa da, aipatu bezala. Amondok, berriz, AEKn jarraituko du, beste eginkizun batzuetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad