La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Fotolia

Giza eskubideak

Teorian, hitzetan behintzat, mundu bazter honetan guztiak gaude giza eskubideen alde, are ekintzatan eskubide horiek urratzen dituztenak. Inor gutxiri entzungo diozu ez dituela aintzat hartzen Nazio Batuek duela 75 urte aitortu zituen eskubideak. Gehien jota ere, batzuk interpretazio murritzak egingo dituzte; esango dizute, adibidez, honetan edo hartan emakume bati edo batzuei eskubide zehatz bat ukatzen zaienean, eskubide hori ez dagoela zerrendatua 1948ko adierazpen hartan.

Publicidad

Hainbesterentzat baloreen paradisu izan zen iraganean, ez zizkiguten eskolan giza eskubideak aipatu, ez zen egunkarietan adierazpenaren berri eman. Kalean, liburuetan ikasi behar izan genuen edozein pertsona dela oinarrizko eskubideen jabe, berez eta salbuespenik gabe, soinean ditugula guztiok jaio bezain laster, jatorria, klase soziala, erlijioa edo sexua kontuan izan gabe. Frankismoaren garaian giza eskubideak zerua ziren, eta gu lurrean bizi ginen.

Aurtengo abenduan beteko dira 75 urte Nazio Batuek eskubideen aldeko adierazpen hura onartu zutenetik eta hor dugu giza eskubideak xehatzeko, ezagutarazteko aukera aproposa, adierazteko tradizioa ez dela aski aitzakia debekuak mantentzeko. 75 urte betetzen diren honetan tradizio berria sortzeko aukera izan dugu, ez diskriminazioarena.

Giza eskubideen kontra doan tradizioa baztertu egin behar dugu, aldatu, egokitu, garbitu. Askori beldurra eragiten dio prozesu horrek, aldaketaren beldur dira eta esango dizute giza eskubideak mugak dituztela, ez direla beti aplikagarri, salbuespenak onartu behar direla.

Estatu batzuek ez dute Giza Eskubideen Adierazpena sinatu. Besteak beste, Siria, Somalia, Afganistan, Saudi Arabia edo Yemen. Hemen, etxean bertan ditugu sinatu bai, baina errespetatzen ez dituztenak, gehienetan, tradizio santua aitzakiatzat hartuta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad