Telepress

Arabako Bertsozale Elkarteak 'Erantzuna Oinean' galdera-sorta jolasa jarri du martxan

Antolatzaileek berrogeialdiko egun hauetarako egitasmo berri hau abiaraztea erabaki dute

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 25 de marzo 2020, 23:09

Arabako Bertsozale Elkarteak 'Erantzuna Oinean' galdera-sorta jolasa jarri du martxan, Araban berrogeialdiko egun aspergarri hauei aurre egiteko helburuarekin. Izan ere, itxialdiaren harira, bertso eskolak, hezkuntza arautuko klaseak, epaileen arteko bilerak, gai jartzaileen bilerak, bertsozaleak asetzeko saioak eta bestelako hitzorduak bertan behera gelditu dira.

Publicidad

Ekimen honetan bertsogintzarekin harreman zuzena duten gai anitzei buruzko galderak biltzen dira. Bertsolaritzaren entzule eta zale ezberdinek, hamar galdera izango dituzte betetzeko astean, link honetan klikatuz gero.

10 galderak asmatzen dituzten parte-hartzaileak «emergentzi egoeratarako kitaren zozketan sartuko dira. Opari kita: Abuelari edizio mugatuko olioa, Bertsozale Elkarteko USB memoria, Araba Bertso Kuadrilla arteko kamiseta eta poltsak osatzen dute». Lehendabiziko zozketa datorren astelehenean, martxoaren 30ean, ospatuko da.

Arabako Bertsozale Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, non Arabako bertsozaleak batzen diren. Elkarteak bertsolaritza transmititzea du helburu eta euskararen normalizazioan euren ekarpena egitea ere bai. Hau 1993.urtean sortu zen, baina, 1982. urtean hasi ziren antolatze lanak.

Egun, 150 bazkidek esku hartzen dute elkartean eta urtero ospatzen duten Batzar Orokorrak zuzentzen du elkarteak. Batzar horretan bazkide guztiek dute boto eskubidea, eta aurreko urtean egindako lana balioztatzen dute. Hala, urte bakoitzeko egitekoa, aurrekontua, eta zuzendaritza kideen karguak erabakitzen dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad