Bi antzezlan labur ikusgai, larunbat honetan, Aramaion, AntzokOH programaren barruan
'Gorpuztu laburra' eta 'Margarita Molotov' izango dira antzezlanak, Murumendi elkartean, 18.00etatik aurrera
Paul Picado
Viernes, 25 de noviembre 2022, 11:28
Bi antzezlan labur ikusgai izango dira larunbat honetan, Aramaion, AntzokOH programaren barruan. Zehazki, Eva Guerrero konpainiaren 'Gorpuztu laburra' eta Pez Limbo konpainiaren 'Margarita Molotov' izango dira antzezlanak, Murumendi elkartean, 18.00etatik aurrera.
Publicidad
AntzokOH programa, berez, antzeztokirik ez duten 500 biztanle baino gutxiagoko herrietan antolatzen da, baina auzo eta kontzeju txikiei ere eskaintzen zaizkie. Horrela, zokoetan egiten dira antzezlanak, eta helburua antzerkia jende gehiagorengana hurbiltzea da, izan ere, normalean, herri txikietan ez da halakorik antolatzen, edo halako ikuskizunez gozatzeko aukerarik egoten.
Arabako Foru Aldundiak kudeatzen du programa, eta beren herrietan antolatu nahi duten udalek prezio murriztua ordaindu behar dute. Aurtengoa zazpigarren edizioa da sei emanaldi ikusgai izango dira urte amaierara arte.
Joan den urriaren 20an izan zen lehenengoa, Zalduondon. Hurrengo biak Aperregin eta Lantaronen izan dira, azaroaren 6an eta 11n, hurrenez hurren. Laugarrena, larunbatekoa, azaroaren 26koa, izango da, Aramaioko Untzilla auzoan, eta, azkena, abenduaren 4an izango da, Bilarren.
'Gorpuztu laburra' dantza garaikideko ikuskizuna da, eta erlijio batzuetan, une jakin batzuetan, esaterako, otoitz egitean, gorputza nola erabiltzen den adierazten da dantzaren bidez. Horrela, besteak beste, errua, penitentzia eta sumisioa nola adierazten dituzten jorratzen da dantzaz baliatuz.
Publicidad
Bestalde, 'Margarita Molotov' antzezlanean bi emakumek eraitsita dagoen jatetxe baten ardura hartzen dute, negozioa aurrera ateratzeko. Umorea eta katastrofea bateratzen dituen ikuskizuna da, eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión