Chipreko ikasleek sortu duten robota. Reuters

AInstein, Zipreko ikasle talde batek ChatGPTrekin sortutako robota

Adimen artifizialeko tresna hezkuntzarentzako interesgarria izan daitekeenez, proiektuaren helburua horretara bideratzea izan da

Mikel Garcia

Sábado, 15 de abril 2023, 00:51

Zipreko DBHko ikasle talde batek robot adimendun bat sortu du OpenAI enpresa estatubatuarraren ChatGPT adimen artifizialaren laguntzarekin. Bere izena AInstein da, eta bere garapenean Pascal ikastetxeetako gazteek parte hartu dute.

Publicidad

Robota ChatGPTarekin sortu bada ere, teknologia bera erabiltzen du funtzionatzeko. Horrela, erabiltzaileen galderei erantzun diezaieke, txisteak ingelesez kontatu, grekoz hitz egin eta Albert Einsteinen erlatibitatearen teoria azaldu, besteak beste. Itxura aldetik interaktiboa duen pantaila bat du, bozgorailuez eta berezko ahotsaz gain, esperientzia immertsiboagoa eskaintzeko asmoz.

Ikasleen tutorearen arabera, oso tresna interesgarria izan daiteke hezkuntza mundurako, adibidez, ikasgeletan gaiak azaltzeko, eta, are gehiago, proiektuaren helburua mota horretako makinak ikasgeletan martxan jartzea da, irakaskuntza euskarri gisa.

Adimen artifizialaren munduak lehenengo pausoak baino ez ditu eman. Teknologiak aurrera egiten jarraituko du, eta aplikazio ugari izango ditu edozein arlotan, hala nola, industrian, medikuntzan eta energia berriztagarrietan. Gainera, pertsonen bizi kalitatea hobetu dezake, adibidez, gaixotasunen diagnostikoan eta tratamenduetan lagunduz.

Ikasleak, irakasle batekin. Reuters

Arau etikoak eta jarraibide egokiak betetzen badira, pertsonen bizi baldintzak hobetzen eta mundua leku hobea bihurtzen lagun dezake. Hala ere, behar bezala heltzen ez bazaio, giza eskubideei eta pertsonen pribatutasunari eragiten dieten erabakiak har ditzakete maltzurkeriak egin nahi dituztenek, eta horrek kezka handia sor dezake.

Publicidad

Ildo horretatik, zenbait arrisku eta erronka ere baditu, hala nola datuen segurtasuna eta pribatutasuna mantentzea, baita teknologiaren erabileran erantzukizuna eta etika ere. Beraz, teknologia honen arduradunek teknologiaren iraunkortasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartu beharko lituzkete, bai segurtasunaren aldetik, bai etikaren aldetik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad