Euskaltegi batean euskarazko klaseak jasotzen. e. C.

AEK-ko ikastaroak hasi dira, baina oraindik apunta zaitezke

100 euskaltegi baino gehiagotan presentzialki nahiz online ikasteko aukera dago

leire larrazabal

Jueves, 6 de octubre 2022, 14:27

Euskara ikasi nahi duzu? Ez dago aitzakiarik. Izan ere, AEK-k 2022-2023ko ikasturteko ikastaroak jarri ditu martxan eta hilabete honetan ere apunta zaitezke. Gainera, ziurrenik, bizi zaren tokian izango duzu AEKren euskaltegi bat, ehun baino gehiago daudelako. Gainera, eredu konbinatua egiteko aukera dago, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta, bai eta sareko ikastaroak egiteko ere. Bestalde, Foruko barnetegia urte osoan dago zabalik.

Publicidad

AEK-k euskaltegietan aurrez aurreko taldeak antolatzen ditu, ohiko euskalduntzea eta A0, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko ikastaroak egiteko. Gainera, autoikaskuntza ere eskaintzen du euskaltegietan. «Beraz, etxeko eta lagun arteko harremanak euskaraz izateko, lan egoera hobetzeko edota bilatzen ari diren euskara maila ezagutzeko, herritarrek aukera ugari dute AEK-n», azpimarratzen dute Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko arduradunek.

Gero eta jende gehiago euskara ikastera animatzen da. Halaber, iaz, ikasle kopuruaren gorakada eman zen eta aurtengo ikasturtean ere ildo beretik joan nahi dute. Iragan hilean egindako aurkepenean esan zuten bezala, «matrikulazioa etengabe ari da hazten azken urteetan, nahiz eta pandemiak pixka bat hazkuntza hori jaitsi». Gainera, poltsikoa ere ez da oztopoa. Izan ere, erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak ere) dirulaguntzak ematen dituzte euskal hizkuntza ikasteko. Ez hori soilik, Euskal Autonomia Erkidegoan B2ra arteko prozesua doakoa da, maila egiaztatuz gero. Eta aurten aukerak zabaldu dira eta doakotasuna C1 mailara iritsiko da (maila gaindituz gero ere bai), 30 urtetik beherakoentzat. Oraindik aitzakiekin jarraitzen duzu?

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad