La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Aurkezpena ostegunean egin zuten Euskaltzaindiaren egoitzan. AEK

AEK-ko euskaltegien kurtso berrirako matrikulazio kanpaina abian da

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko arduradunek aurkezpena egin zuten ostegunean Bilbon

Viernes, 2 de septiembre 2022, 13:07

AEK-ko euskaltegiek urrian hasiko den kurtso berrirako matrikulazio kanpaina jarri zuten abian ostegunean, eta interesdunek horietan parte hartzeko izena eman dezakete dagoeneko. «Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. Azken ikasturteek erakutsi digute euskaltegien lana bizi-bizirik dagoela», azaldu zuten Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko arduradunek, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan egindako aurkezpenean.

Publicidad

Euren hitzetan, helburua da «euskara erdigunean jartzea, guztion eskura, ahalik eta herritar gehien euskaltegietarako bidean jartzeko». Halaber, nabarmendu zuten «iazko ikasle kopuruaren gorakadaren ondoren, beste igoera bat espero dutela. «Matrikulazioa etengabe ari zen hazten azken urteetan, nahiz eta pandemiak pixka bat jaitsi zuen hazkuntza hori. Dena den, egoera zail horretan, euskara ikasi eta hobetu nahi duten herritarren gogoak bere horretan dirauela» sumatu dute euskaltegiek. Horrela, azpimarratu zuten ohiko ikastaroak «arrakastaz» egin direla, «milaka» ikaslerekin eta une bakoitzean ezarritako babes-neurriak betez.

Hori nahikoa ez balitz, azpimarratu zuten iaz kopuruak gora egin zuela berriro baita ikasturte berrian «jende gehiago hurbiltzea» espero dutela ere.

Ikasteko eredu ezberdinak

Argi dute euskara ikasteko ereduetan ez dela mugarik jarri behar eta ikasturte berrian presentzialki nahiz online ikasteko aukera eskainiko dute. Autoikaskuntzarako aukera ere egongo dela azaldu zuten Bilboko aurkezpenean, eta aurrez aurreko eskolak autoikaskuntzarekin uztartu ahalko direla.

Bestalde, azpimarratu zuten erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak..) dirulaguntzak ematen dituztela euskara ikasteko, eta Euskal Autonomia Erkidegoan B2ra arteko prozesua doakoa dela, maila egiaztatuz gero. Gainera, aurten aukerak zabaldu dira eta doakotasuna C1 mailara iritsiko da (maila gaindituz gero ere bai), 30 urtetik beherakoentzat.

Halaber, Nafarroan, aurten, laguntzak zertxobait emendatu dira, eta Iparraldean ere euskara ikasteko diru-partida bada. «Oso garrantzitsua iruditzen zaigu herritarrek aukera horien berri edukitzea, euskarara, euskaltegietara, hurbiltzeko ezinbesteko osagaia direlako», amaitu zuten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad