Azoka, jendez gainezka. E. C.

2024ko Durangoko Azokak abenduaren 5etik 8ra zabalduko ditu ateak

Bere 59. edizioan, euskal kulturaren plazak lau egunetan zehar egongo da irekita, ohi baino egun bat gutxiago

Zurekin

Martes, 19 de diciembre 2023, 10:08

Aurtengo Durangoko Azokak, hau da, 58. edizioak, orain dela egun gutxi batzuk itxi zituen ateak, abenduaren 6tik 10era bitartean zabalik egon ondoren. Batzuk oraindik aurtengoaren zapore gozoa dastatzen dabiltzan bitartean, antolakuntza datorren urteari begira jarri da. 2024ko data noiz izango den zehaztu dute. Horrela, 59. edizioak abenduaren 5etik 8ra ospatuko da, hau da, ohi baino egun bat gutxiago izango du.

Publicidad

Aurtengo edizioa izugarrizkoa izan da, oso arrakastatsua, alderdi askotatik begiratuta: jendetsua, bizia, irudimenez jantzia, anitza, parte-hartzailea. Bost egunetan zehar Landako eta inguruetako guneak jendez lepo egon dira, eta jende andana hurbildu da nobedadeak edo ekitaldietan parte hartzeko.

Batez ere gaztetasuna inposatu da aurtengo azokan. Kulturazale gazteek erruz erantzun dute eta hurbildu dira Azokara; bai aurkezpenetan egoteko, erakusmahaietan kuxkuxeatzeko edo, nola ez, beraiei eskainitako Gazte Eztanda egunaz gozatzeko.

Jendetza izan da nagusi eta izan dute zer bisitatu ere. Izan ere, guneetan 265 ekitaldi burutu dira, eta gehienetan bete-beteta egon dira. Are gehiago, ohikoak izan dira ilarak ere, jendea aurkezpenetarako irrikaz egon delako.

Eta ez Azokak iraun duen bost egun horietan bakarrik. Ekitaldia itxi ondoren, abenduaren 11tik 20ra, 'Zu non han DA!' ospatu da, non Euskal Herri osoko 88 liburuk parte hartu duten, eta azokaren nobedadeak ezagutu ahal izan diren. Ekimen hau orain dela hiru urte jaio zen eta Durangoko Azoka are luzeago bihurtzen du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad