La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre

Lekukotasuna

Azken urte hauetan Alaine Agirrek agerpen indartsua egin du euskal literaturan...

Javier Rojo

Sábado, 27 de mayo 2017, 02:21

Azken urte hauetan Alaine Agirrek agerpen indartsua egin du euskal literaturan, eta, haurrentzako idazlanak egiten eta nobelagintzan aritu ondoren, poesian ere utzi nahi izan du bere lanaren emaitza. Azken genero honi dagokio Txoriak etortzen ez diren lekua izenburuarekin argitaratu den idazlana. Idazleak ez ditu inoiz ezkutatu osasun psikikoa dela-eta izan dituen arazoak, arazo hauek literatura egiteko ardatz moduan aurkeztu baititu. Eta halaxe egin du liburu honekin ere. Poema liburu labur honek psikiatrikoan sartuta iragandako garaia du abiapuntua, hango bizitzan ohikoak diren gertakariak kontagai direlarik. Bertan kontatzen dena, beraz, guztiz pertsonala da, ia aitorpen modukoa, non idazleak bere barrua agerian uzten duen.

Publicidad

Liburu honetako poemetan idazlea psikiatrikoko bizitza azaltzerakoan erabiltzen duen egunerokotasun hori transzenditzen saiatzen da, existentziaren metafora bihurtu nahirik, inoiz ere bere burua adierazi nahi duela ahaztu gabe. Bertako bizipenak eta gertakariak aurkezten diren moduan, psikiatrikoa kartzelarekin parekatu daiteke, bertan bizi delarik, askotan ulertzen ez dituen arauak betetzera behartuta baitago. Eta berehala sortzen da leku horrekiko herra. Ezinezkoa baita bertan eroso egotea, inguru horren eta subjektuaren artean erabateko etendura dagoen aldetik. Edonola ere, leku arrotz horrekiko desegokitasunean gertakari berezia dagoela ikusten dugu berehala. Izan ere, idazlea bere borondatez giltzapetuta baitago ospitalean. Nolabait esateko, psikosiak dakarren infernuari aurre egiteko psikiatrikoak irudikatzen duen kartzela aukeratu du idazleak. Eta honetan ezin eroso sentitu.

Norberaren esperientzian oinarrituta literatura egiten denean, batzuetan idazleek gehiegi erakusten dute beren burua, literatura egiteko esperientzia hori bera nahikoa izango balitz bezala. Baina literaturak zerbait gehiago behar du, norberaren burua irakurleen aurrean jarri baino zerbait gehiago. Hemen gaixotasunaren lekukotasuna eskaintzen zaigu, eta horren ondorioz psikiatriko batean bizi izandakoa deskribatu. Ikuspuntu honetatik irakurtzen badugu, bere funtzioa bete duela esan daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad