Euskadiko kluster nagusiak Basque Ecodesign Centerrekin bat egin du
Hitzarmenaren helburua ekodiseinuaren bidez produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzea da, euskal enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, barneko zein kanpoko merkatuetan
elcorreo.com
Martes, 12 de abril 2016, 00:07
Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak eta Basque Ecodesign Center zentroko enpresa sortzaileek lankidetza publiko-pribaturako beste hitzarmen bat sinatu dute bederatzi klusterrekin, ekodiseinuaren bidez produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzeko eta, hala, euskal enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, barneko zein kanpoko merkatuetan.
Publicidad
«Hitzarmen hau sinatuta, Basque Ecodesign Centerrek Euskadiko industrian ekodiseinua sustatzeko duen ahalmena indartu egiten da. Izan ere, zentro aurreratuak ekodiseinuaren arloan eskaintzeko dauzkan abantaila guztien berri izango dute aurrerantzean kluster horietako enpresek», esan du Ana Oregik akordioa aurkezteko prentsaurrekoan.
Eusko Jaurlaritzak, CIE Automotive, Fagor, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia eta Vicinay Cadenas enpresek eta Ihobe sozietate publikoak 2011n sortu zuten Basque Ecodesign Center. Geroago Euskaltel eta Eroski ere batu ziren.
Hitzarmen berriari batu zaizkio Euskadiko automobilgintza klusterra, ACICAE; Ingurumeneko Industrien Euskadiko Kluster Elkartea, ACLIMA; Makina Erreminta Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea, AFM; Energia Klusterra; Euskal Herriko Itsas Foroa; ekipamenduaren, zuraren eta diseinuaren sektoreko Kluster Elkartea, HABIC; Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartea, HEGAN; Espainiako burdinbideen elkartea, MAFEX; eta Euskadiko mugikortasun eta logistika klusterra, MLC.
Gainera, hitzarmena berritzearekin batera, erakunde bazkide bezala batu dira Orona, enpresa liderra igogailuen ekoizpenean, eta SPRI sozietate publikoa.
Gaur egun, Euskadiko ehun enpresak baino gehiagok dute ekodiseinuaren kudeaketarako UNE-EN ISO 14006 arauaren araberako ziurtagiria, eta Espainia osoan ekodiseinuaren ziurtagiria duten enpresen %47 dira. «Autonomia erkidegoen artean, Euskadin daude ekodiseinu ziurtagiria duten enpresa gehien. Hori dela eta, erreferente gara Europa hegoaldean arlo horretan», adierazi du sailburuak.
Publicidad
Bere iritziz, «Euskadiko baldintzak paregabeak dira produktu teknologikoen eta ingurumen zerbitzuen nazioarteko merkatuan berme guztiekin parte hartzeko. Aurreikuspenen arabera, merkatu horrek %6ko hazkundea izango du 2025era arte, eta orduan 4.400 bilioi euroraino iritsiko da».
952 milioi
Azken 15 urteetan 30 euskal enpresak baino gehiagok ekodiseinuaren alorrean egindako jardueren azterketa baten arabera, ekodiseinatutako produktu eta zerbitzuak fakturazioaren %28,5 dira dagoeneko. Gaur egun, ekodiseinatutako produktu eta zerbitzuek 952 milioi euroko balio ekonomikoa dute Euskadin.
Publicidad
Basque Ecodesign Centerren helburuen artean daude EAEn ekodiseinua zabaltzea, ingurumena ekoizpen eta kontsumo kate guztian txertatuz, batik bat Euskadiko enpresa hornitzaileen artean; erakundeetan ingurumenak lehiakortasun faktore bezala duen garrantzia azpimarratzea; produktuaren ekoberrikuntza proiektuak sustatzea, enpresen, klusterren, EAEko unibertsitate munduaren eta zentro teknologikoen arteko lankidetza bideratuz; enpresen lehiakortasuna indartzea, ekodiseinuaren eta ekoberrikuntzaren inguruko puntako ezagutzak haien eskura jarriz; eta erreferente izatea Europar Batasunean, produktuaren ekoberrikuntzako eskualde aurreratu bezala.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión