La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Felix Serrano eskolak abian jarri du ekimena.
Kirol hezkuntza

Psikohezitzaileak, eskola-kirolean familien jokaera lehiakorrari aurre egiteko

La Caixaren Obra Sozialak, Bilboko Udalak eta Gazteleku entitateak sustatzen dute ekimena, Irala eta Ametzola auzoetan bizikidetzaren eta gizarte-kohesioaren alde egiteko

elcorreo.com

Sábado, 20 de febrero 2016, 00:31

Felix Serrano eskolako guraso batzuk parte hartzen ari dira Irala eta Ametzola auzoetako eskola-kirolaren programa psikohezitzailean. La Caixaren Obra Sozialak, Bilboko Udalak eta Gazteleku komunitate-garapenerako entitateak sustatzen duten Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektuaren (ICI) barruan dago ekimena.

Publicidad

Eskola-kirolaren testuinguruan batzuetan izaten diren jokaerak hobetzeko interesa agertzen duten ikastetxeko familiak dira programa horren agente jasotzaileak. Partiduetan eta entrenamenduetan pertsona parte-hartzaileek duten rola indartzea da kontua, kirol praktiketan parte hartzen ari diren umeen eta gaztetxoen artean lehiakortasuna eta oldarkortasuna sustatzen dituzten jarrerei aurre hartzeko.

Harremanetan jartzeko eta alde horretako ikasleen guraso-elkarteei proiektua aurkezteko lehen fasearen ondoren, Felix Serrano ikastetxea izango da esperientzia psikohezitzaile horretan parte hartuko duen lehena. Ordubeteko 5 saiotan gauzatuko da esperientzia. Eskola-kirolean familien jokaerak egokitzea sustatzea da proiektu honen azken helburua.

Partaidetzan oinarritutako metodologia dinamikoa erabiliko da helburu hori lortzeko. Hausnarketa eginda, zenbait jokamolde kolokan jarriko dituzte eta adostutako jokabide-kodea sortuko dute gurasoek. Horretarako funtsezko gaiak landuko dituzte; hala nola, entzutea, familiek seme-alabengandik itxaroten dutena eta kirolaren eremuan helduok jokatzen dugun rolaren arlo hezitzailea. Hori guztia teknika psikodramatikoen bidez.

Komunitate-taldeak ekimena garatu nahi du eta alde horretako beste ikastetxe batzuetara zabaldu, hezkuntza-komunitate barruko pertsonen arteko harremanak sustatzeko eta eskola-kirolarekin zerikusia duten familia guztien ongizatea hobetzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad