Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskarari buruzko liburu bat aurkeztuko da ostiralean
Bertako euskal hizkuntzan esaera zaharrak gordetzeaz gain, hitz berriak sortu dira
elcorreo.com
Martes, 6 de septiembre 2016, 23:52
Koldo Zuazo eta Urtzi Goiti Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasleek 'Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara' liburua egin dute. Haien lana Bilbon aurkeztuko dute ostiral honetan.
Publicidad
Egileen arabera, Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea «euskararen ipar-mendebaleko ertzan» daude, eta horregatik da hango hizkera berezia. Alde batetik, gauza zaharrak gorde dira, eta bestetik, gauza berriak sortu dira.
Guztira, 25 herri daude eremu honetan, hala nola Getxo, Leioa, Mungia, Derio, Bakio edo Zamudio. Liburuak hiru atal nagusi ditu: lehenengoan gramatika egitura erakusten da; bigarrenean hiztegia dator eta, hirugarrenean, hizkera horien egitura dialektala azaltzen da. Hiztegia zabal samarra da: 572 sarrera eta 63 azpisarrera ageri dira.
Egitura dialektalari dagokionez, Uribe Kostako euskara homogeneoa da. 11 herrik osatzen dute eta tartean daude Mungia ondoko Gatika, Laukiz eta Jatabe-Maruri. Leioan, Erandion eta Loiun ere antzeko euskara egiten da. Mungialdean eta Txorierrin ez dago horrelako batasunik: hizkuntza mailaz maila aldatzen da mendebaletik ekialdera egin ahala. Busturialdearen (Bermeo, Gernika, Zornotza) gertutasuna eta eragina nabari da. Gertakari horiek guztiok ikusteko, 41 mapa agertzen dira liburuan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión