La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Fernando Trueba.

Bilboko Ja! umorezko jaialdiak Fernando Trueba omenduko du

Urriaren 1etik 12ra bitartean ospatuko da jaialdia, eta sari hau jasotzen duen lehenengo zinegilea izango da

i. c.

Domingo, 26 de julio 2015, 00:34

Bilboko Ja! umorezko jaialdiak Fernando Trueba omenduko du aurtengo edizioan. Sari honekin, Literaturaren eta Artearen Nazioarteko jaialdiak zinegilearen ibilbidea goraipatu nahi du, umoreak pisu handia izan duelako. 20.000 euroko saria emango zaio gidoilari eta ekoizleari. Honela, Fernando Trueba jaialdi bilbotarrak saritzen duen lehenengo zuzendaria izango da.

Publicidad

Bere lehenengo bost edizioetan, Ja!-k Tom Sharpe, Ismail Kadaré eta Julian Barnes idazleak eta Francisco Ibáñez eta Robert Crumb marrazkigileak omendu ditu. Truebak urriaren 12an jasoko du bere saria, eta ekitaldi horrekin amaituko da jaialdia, urriaren 1ean hasiko dena. Zinegileak, gainera, elkarrizketatua izango da jendearen aurrean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad