Trafiko aldaketak Ibilaldia eta Bilboko Triatloia direla eta
Larunbateko lasterketan 650 kirolarik parte hartuko dute, eta ikastolen aldeko jaialdiak milaka lagun erakartzea espero da
silvia cantera
Miércoles, 27 de mayo 2015, 02:50
Publicidad
Athleticek jokatuko duen finalaz gain, kirolaren maitaleek beste ekitaldi batez gozatzeko aukera izango dute hirian. Bilboko Triatloiaren bosgarren edizioak 650 parte hartzaile izango ditu. Hau dela eta, aldaketak egongo dira zirkulazioan 13.45 eta 20.50 bitartean. Udaletxeko zubia, Alde Zaharra, Uribarriko barrutia, Deustu, Artxandako errepidea eta itsasadarreko alde biak izango dira aldaketa gehien jasango dituzten eremuak. Igandean, berriz, euskara eta euskal kulturaren aldeko jaia ospatuko da. Ibilaldiak milaka lagun batzea espero du. Ospakizun honen trafiko aldaketak 10.00etatik 20.00ak arte izango dira, batez ere, Zazpi Kaleetan, Bilbo Zaharran, San Frantzisko eta Zabalan, Miribillan, Atxurin, Iturralden, Solokoetxen eta Abandon.
Hirira etorriko den jendetza dela eta, Bilboko Udalak egun bietan kotxea ez erabilitzea eta garraio publikoan mugitzea gomendatzen du. Autoa behar dutenei, berriz, aldez aurretik garajeetatik ateratzea aholkatzen die. 200 lagun inguruk lan egingo dute ekitaldietara joango direnak "seguru eta eroso" ibil daitezen.
Igandean autobusa hartzea erabakitzen dutenek triatloiko lasterketak dirauen bitartean hainbat kale itxiko direla kontuan hartu beharko dute. Aldaketak egongo dira Bilbobuseko 13 lineatan, geralekuak kenduta, ordezko ibilbide eta ordutegi berriarekin. 14.15etik 19.00etara bitartean eta 03, 11, 22, 28, 30, 62, 71, 72, A1 eta A5 autobusetan izango dira, hain zuzen ere. Gainera, 15.00etatik 17.30era A2 eta A7 lineak jasango dituzte eragozpen horiek.
Aste honetan, aldaketek eragindako 74.000 etxebizitzetan infoBilbao berezia jasoko dute trafiko-eragozpenen plano eta informazio zehatzekin, eta kale horietan oharrak ere ipiniko dira auzokientzat. Informazio gehiago behar dutenek www.bilbao.net web orrian begiratzea edo 944 010 010 zenbakira deitzea daukate.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión