Baionako Cordeliers kaleko Txiriboga ostatua zenean zabaldu dute Zuzulu. KULTURSHAREA

Zuzulu, euskal kulturari Baionan ahalbidetutako esparru berria

Azpiegitura berri hau artista ezberdinen lantokia izateaz gain, musika emanaldiak eta ikuskizunak atontzeko espazioak eskaintzen ditu

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 10 de enero 2021, 01:40

Zuzulu euskal kulturari Baionan ahalbidetutako esparru berria da. Azpiegitura berri hau artista ezberdinen lantokia izateaz gain, musika emanaldiak eta ikuskizunak atontzeko espazioak eskaintzen ditu, baita kafe bat edota deskantsu bat hartzeko guneak ere.

Publicidad

Baionako Cordeliers kaleko Txiriboga ostatua zenean zabaldu dute Zuzulu. Nicolas Armendariz egitasmoaren sortzaileak ostatuko eraikina zaharberritu eta sortzaileentzat leku apropos bat sortu du, partekatzeko leku ezinhobe bat izango dena, alegia.

'Zuzulu' hitzak euskara zuberotarrean zurezko aulki luze bat esan nahi du, zizeilua, hain zuzen ere. Armendarizek dioenez, izen hori jartzea erabaki du, partekatzeko aulki hori baita esparru berria berarentzat. Bere esanetan: «Artista ezberdinekin partekatzeko gune eta momentu bat sortu dut».

Gaur egun bost artista ari dira bertan buru belarri lanean. Era berean, Armendarizek Pott serigrafiaren tailerra ere bertan kokatu du, hiru urte baitaramatza Pott Serigrafia lantegian lanean, Baionan. Horrez gain, arte erakusketak, kontzertuak eta antzerkietarako tokia ere izango da zentroan, leku bizi bat izatea baitu erronkatzat Zuzuluk Baiona txikian.

Sortzaileentzat izateaz gain, edonork kafe goxo bat hartzeko esparrua ere izango da Zuzulu, baita interneten murgiltzeko edota liburu bat irakurtzeko esparru aproposa ere. Bertan norbanakoek artistek lan nola egiten duten ikuskatu ahal izango dute. Gainera, bertaratzen den orok artistekin solasaldi atsegingarri bat izateko aukera ere izango du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad