Donostiako Kursaal eraikina. Javier Etxezarreta

Zinemaldiko gazte epaimahaian izena emateko epea zabaldu da

Jaialdiak 75 gazte aukeratuko ditu

zurekin

Lunes, 15 de junio 2020, 17:52

Zinemaldian parte hartu nahi? Donostiako jaialdiak bere 68. ediziorako gazteriaren TCM saria emango duen gazte epaimahaian izena emateko epea ireki du astelehen honetan. Guztira, 18 eta 25 urte bitarteko 75 gaztek ikusiko dituzte filmak, eta irabazlea aukeratzeko botoa emango dute.

Publicidad

Gazte epaimahaiko kideek TCM sarirako hautagai diren film guztien emanaldira joateko konpromisoa hartuko dute. Hautagaien artean, New Directors sailean programatutako filmak eta Horizontes Latinos saileko lehen eta bigarren lanak daude. Bozketen emaitza egunero argitaratzen da Zinemaldiaren webgunean eta egunkarian.

Epaimahaiko kideek saria emateko ekitaldian ere parte hartuko dute; Gazteria sailaren amaierako ekitaldian egingo da, Kursaal 2 aretoan, irabazten duen filmaren emanaldiaren aurretik.

Izen-ematea astelehen honetatik aurrera egin daiteke, sarean, Zinemaldiaren webgunean. Horretarako, inprimaki bat eta motibazio gutun bat bete behar dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, juventud@sansebastianfestival.com helbidera idatzi edo 943 48 12 12 telefonora deitu behar da.

TCM telebista kateak 2019tik babesten du Gazteriaren saria. Zineman espezializatutako telebista kateak lotura estua du Donostia Zinemaldiarekin, eta Publikoaren saria, ziklo bereziak eta Zinemaldia Topaketak babestu ditu aurreko zenbait ediziotan. Gainera, iaz, 'El último adiós de Bette Davis' filmaren emanaldi berezia antolatu zuen; ekoizpen propioko dokumental bat da, eta Hollywoodeko aktore ezagunak 1989an Donostia Zinemaldira egindako bisita berregiten du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad