Juan Jose Omella kardinala aukeratu dute duela gutxi Gotzainen Biltzarreko lehendakari. Efe

Zangoak dardarka

Martes, 31 de marzo 2020, 00:45

Duela gutxi aukeratu dute Espainiako gotzainek datozen urteetan buru izango duten gizona: Juan José Omella du izena eta, nonbait, Erromako aita sainduaren sokakoa da, haren konfiantzako gizona Espainian.

Publicidad

Ez naiz ausartzen aukeraketa horren ondorio politiko edo ideologikoak aztertzera, ez baitut horretarako aski ezagutzen eliza katolikoaren gaurko egoera. Iruzkingile gehienen esanetan, muturreko eskuinak galdu du eta berrikuntzaren aldekoek irabazi, baina auskalo zer den hori erakunde zahar honetan.

Aukeratu berriaren esaldi bat ekarri nahi dut hona. Galdetu zioten ze jarrera zuen etorkizunaren aurrean, eta gizonak esan zuen «dardarka eta beldurrez» ekiten ziola lan berriari. Eta, halere, gogoz. Beldurra aipatu zuen, disimulurik gabe.

Normalean, agintariek ez dute horrelakorik egiten. Ez dute sekula beldurra aipatzen, beldur arrastorik txikienak ere gobernatzeko gaitasuna ezabatuko balu bezala. Askotan entzun eta irakurtzen diogu agintari bati hau edo hura erabakitzerakoan ez diotela zangoek dar-dar egin edo, zerbait sinatzerakoan, ez zaizkiola eskuak ikaratu.

Hizkera hori erabiltzen dute sarritan esatari eta kazetariek, agintari batek erabakiren bat atzera botatzen duenean, zangoek dar-dar egin diotela. Omella jaunak, ordea, behar den puntuan kokatu du beldurra: beldur naiz, dardarka dut gorputza baina dudan gogoak gainditu egingo du beldur hori. Esan zezakeen horrelako ataka batean beldurrik sumatzen ez duena ergela denik, baina argi utzi zuen beldurra ez dela zerbait ez egiteko aski arrazoi.

Publicidad

Beldurra gaindi daiteke, gutxienez batzuetan. Horrek beldur ematen dit, baina halere ekingo diot. Hori da norbait hezten jardun dudan bakoitzean esan izan dudana, hori da beldurrari buruz ikasi dudana: beldurra ez dela beti gaindiezina eta beldurrez ere egin daitekeela egin nahi den hori.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad