Borrar
Nerbioi ibai igotzen du Deustoko eta Zorrozaurreko penintsulan erriberaren gainetik euri sendoak daudenean. RAFA RIVAS

Uraren maila igotzeak hirukoiztu egingo ditu uholde arriskuak Bizkaian

Eusko Jaurlaritzaren eta Greenpeacen aurreikuspenak bat datoz aldaketa klimatikoak Euskadin izango ditzakeen ondorioen inguruan

Pello Zupiria

Larunbata, 16 azaroa 2019, 22:55

Comenta

Lurraren etorkizuna mundutarren eskuetan besterik ez dago. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko neurriek gobernu gehienen agendan egotea lortu dute, itxuraz behintzat. Uda honetan bertan Nazio Batuen Erakundeko kide diren agintariak bildu ziren erronkari behar bezala erantzuteko. Hori zen, printzipioz, intentzioa, baina nork daki. Argi dagoena da kontu honi behar bezala heltzen ez bazaio, ondorioak larriak izango direla. Gurean esaterako, nola eragingo du klima aldaketak datozen ehun urteetan? Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aurreikuspen batzuk argitaratu ditu batez ere tenperaturen gorakadak Euskadin izango dituen ondorioak azalduz.

Aditu guztien esanetan, neurri eraginkorrik hartu ezean, Lurra gero eta planeta beroagoa izango da urtetik urtera. Euskadin, mende amaierarako, muturreko temperatura minimoak 1 eta 3 gradu artean igoko dira neguan. 1978-2000 urteetan, muturreko temperaturen batez bestekoa -2,35 ºC izan zen, eta ehun urte geroago, -1.84 ºC izatea espero da. Hau da, gradu erdi gehiago. Bestalde, izotza egingo duen egunak ehuneko berrogeita hamarrean jaitsiko dira, eta 2020etik aurrera hotz-boladak desagertuko dira.

Eguraldiaren tenperaturak ez ezik, urarenak ere egingo du gora hurrengo urtetan, gradu eta erdi eta bi gradu artean, hain zuzen. Horren ondorioz, ur mailak 19 eta 49 zentimetro gora egingo du. Igoera horen ondorioak bereziki arriskutsuak izango dira Bizkaiko kostaldean batez ere Ondarroan, baina baita Deba eta Zumaiarentzat ere. Izan ere, portu horiek itsasgoratik 30 zentimetrotara daude. Ibaien muturreko emariak ere ehuneko hogei egingo du gora, eta horrekin uholdeak egon daitezkeen guneak ere (%3). Nerbioi isurialdean euriak ehuneko hamalau egingo du gora 2050erako, eta uholde arriskuak ere gora egingo du. Muturreko euriteek, gainera, lur erorketa handiak eragingo ditu.

Bat dator diagnostiko horretan Grenpeacen 'Imágenes y datos: así nos afecta el cambio climático' txostena ere. Haren esanetan, mende honen bigarren erditik aurrera, Bizkiako kostako 200 hektarea baino gehago uholde arriskuan egongo da. Bereziki, kaltetuak izango dira hiriguneak. Bilbok izan ditzakeen arriskuak hirukoiztu egingo dira. Dena den, agintariak arazoaren gianean daude, eta dagoeneko hartu dituzte egoerari aurre egiteko neurriak, Aldaketa Klimatikoaren aurkako Bulegoa sortzean.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Uraren maila igotzeak hirukoiztu egingo ditu uholde arriskuak Bizkaian

Uraren maila igotzeak hirukoiztu egingo ditu uholde arriskuak Bizkaian