Sopela eta Azkoitiko bi ikastetxek irabazi dute Durangoko Azokak antolatutako 'portaDA' lehiaketa
Antolakuntzatik adierazi dutenez, Euskal Herriko ikastetxe «ugarik» heldu diote Azokak jarritako erronkari
NAHIKARI CAYADO
DURANGO
Viernes, 3 de diciembre 2021, 11:18
Aurten, osasun-egoerak baldintzatuta, Durangoko Azokako 56. edizioak ezin izan du urtero bezala aurrez aurreko Ikasle Goiza antolatu. Horren ordez, 'portaDA!' lehiaketa antolatu du kulturaren plazak. Euskal Herriko ikastetxeek erronka bati aurre egin behar izan diote: euskarazko liburu edo disko baten portadarekin sormen lan bat egin behar izan dute, portada eta elementu fisikoak tartekatuz.
Publicidad
Antolakuntzatik adierazi dutenez, Euskal Herriko ikastetxe «ugarik» heldu diote Azokak jarritako erronkari. Izan ere, lurralde osoko ikastetxe ezberdinetatik jaso dituzte proposamenak. Hala nola, Lekeitio, Zumarraga, Tutera, Kanbo, Gasteiz, Amorebieta, Bilbo, Larzabale, Aramaio, Plentzia, Lezo, Ugao, Lekunberri, Gernika, Goizueta...
Durangoko Azokatik jaso duten lan guztien «maila ona» nabarmendu nahi izan dute, «oso proposamen sortzaileak» heldu direlako. Erraza izan ez bada ere, aukeratu dituzte lehen 'portaDA' lehiaketako irabazleak.
Alde batetik, Lehen Hezkuntzari dagokionez, Sopelako Ander Deuna Ikastolako 'Aitaren etxe' lana suertatu da garaile, Karmele Jaioren liburua erabilita eratu dutena.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko kategoriara begira ordea, Azkoitia BHI ikastetxeko 'Piztiaren begiak' lanak irabazi du lehiaketa, Alberto Ladron Arana egilearen lana.
Sari moduan, LHren kasuan, 'Iratxoen kantu sekretuak' ikuskizuna izango dute ikastolan, Iñigito Txapelpunk-en parte-hartzearekin. Magiaz betetako ikuskizun musikala da hori. Animazioa, zuzeneko musika, dantza eta naturaren misterioz betetako kontakizunak uztartzen dira bertan.
Publicidad
Azkoitia BHI ikastetxearen kasuan, ordea, Huntza musika taldearen egokitutako kontzertua izango dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión